BODA AURREKOAK. Ezkontza guzti-guztiak izan ohi dira bustiak (“topa!”); eta, den-denak ez bada ere, gehien-gehienak behintzat bai xelebrekeriaz josiak, goiz-goizetik gau-gaueko goizaldera; zer esanik ez horretatik aurrera… Bat badut, eztei, boda edo ezkontza, aspaldiko partez kontatzeko; etxetik auzora kontatzeke. Ez, jakina, hasi eta buka, xehero-xehero; hainbeste denbora joanean, memoriak ez duelako zehatz eta mehatz askorik […]
Erramu-zapatutik Pazkoa bigarrenera, Aste santua; hortik aurrerakoa, Pazkoa astea. Horretan gaude. Bien bitartean, Jesusen kalbarioa bai, baina jai. Batzuek “fede”, besteek “alafede”. Kristau andana dabil egunotan mezetan zeru eske; eta ez jende gutxiago aireportuetan, ustezko mundu berrietara bidean… Aireportu batetik zerura eramango zaitut, irakurle, nahi baduzu. Auskalo. Hondarribiko aireportuan, arazoak izaki (hegaldiak, grebak eta […]
Xelebrea gertatu berri zait. Xelebrea ez, alukeria galanta. Orri bete-beteko artikulua idatzia neukan; kontent nintzen egindakoarekin. Eta, zerbait gehiago erantsi nahian, hasi naiz lan ustez errexean, eta hara…!, den-dena geratu zait ezerrezean! Madarikatzen gero, ekin diot okerra zuzendu nahiari eta… keba! Modurik ez inola demonio! Ezer aurkitu ez, eta galduak galduago uzi ditut. Bazterrak endredatu […]
Indiako hegoaldean, oihan itxi baten barrurik itxienean, bakar-bakarrik bizi zen ermitau xahar bat, otoitz eta barau eginez, berrogeitaka urtean bai segidan. Barauak barau eta otoitzak otoitz, heriotzara galdua izaki hura ere beste gainerako guztiok bezala, hil-ordua iritsi zitzaiola-eta, Heriok bere morroi mandataritako bat bidali zuen haren bila. Ermitau agure hark, ordea, hainbeste urtetako bakardade misteriotsuan, […]