Euskal herrietako eskualdeetan anbulatorioei, mediku-kontsultei edota erizaindegiei atentzioz erreparatuenean, hango bezeroen mugimenduei arreta zorrotz jarrienean, gauden udaberri sasoi honetan itsuak ere ikusten du zahar-jendearen joan-etorri handia, aitonen eta amonen multzo ohiz kanpokoa…; nik dakidan batek esango lukeen bezala: kopurua mukuru. Izan ere, negualdiaren ondorenean, argiaren epelagoarekin batera, urteetan aurreratxo dabilenari (ere) ilusioa pizten baitzaio, zuhaitz […]