>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

URTZI ERREZOLA PIKABEA

Urtzi Errezola Pikabea, orain hiru urte zorigaitzean zenduari bi kanta, aita Mikel Garikoitz, ama Marijo eta anaia bizki Joritzen izenean, oroi-minez. Izan ere, gaur gaueko hamar eta erdietan, Hondarribiko Gipuzkoa Plazan, aitak aurkeztuko du “Urtzi betirako” diskoa jendaurrean, hamasei abestirekin, Joxerra Garziak eta biok familiari ohorez eta amorez eskaini dizkiogunak, Urtziren bizitzako une eta bizipenak […]

TOURRA DA

Tète de la course. Tourra da. Gaur, asteartea, bigarren eta azken atseden eguna izaki, deskantsuan egongo dira, noski, kazetari berriketariak, hala nolatsu egongo diren ere txirrindulari karreristak, daudenean daudela. Eta denok ere deskantsu baketsu isilean gaudenez gero gaur, pentsa dezagun pixka batean. Pentsa dezagun ba ote dagoen Tourra (edota beste Itzuli, Giro zein Vuelta) telebistatik […]

OILOAREN FABULA MODERNOA

Oilo batek behin gari ale mordoska bat topatu zuen. Auzoa jo, eta bildu zirenei esan zien: «Gari aleok ereiten baditugu, ogia izango dugu jateko. Zuetako nork lagunduko dit garia ereiten?». Eta «Nik ez, behintzat; hara bestea!» –esan zuen behiak. «Ezta nik ere; badut aurreragoko lanik» –adierazi zuen ahateak. «Ereiten lagundu nik…? Baita zera ere!» –furrustatu […]

AGUR ETA OHORE, RUFINO

Joan den zapatuan hitz egin genuen batzuok Segura Irratian Iratirekin gure lagun Rufino Iraola Garmendia zendu berriari buruz (loak ekarri eta loak eraman: bi ametsen bitartean bizi gara), bakoitzak bere zerak kontatuz. Han neuk esanak eta han nik esan gabe utziak ekarri nahi ditut hona, Billafrankako peri egunean (Rufinok eta biok umetan esaten ikasi genuen […]

KUKUA MUTU OTE?

Sanjoanetatik Saninaziotara, bero; beti bero, jaio ginenetik gero… Hala gure eskualdean nonahi, nola euskal herri bazterretan ere edonon. Eta festak, herriko jaiak; festa-buru eta jai-aro. Bidasoaldean, esaterako: Sanpedro, arrantzaleen patroi Hondarribian; Sanmartzial, Irunen egun handi, Alarde eta guzti. Eta esperientziari eskarmentu esaten diogun munduaren kantoi honetan, hirurogeitaka urterekin ez baikaude iskanbila eta zalapartatarako, ekainaren atzenean […]

julio 2019
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031