>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

JOANAK

Senitartean sortuen, auzotar gertatuen eta ezagun egindakoen artean, besteak beste, aldiak izaten dira. Aldiak, zikloak, txandak. Ospatzen ditugu jaiotzak, zelebratzen ezteiak, festatzen urtebetetzeak… Festa, zelebrazioa eta ospakizun ororen azken hondarrean, ordea, beti bat eta bera dago: hiletarena. Tamalez, zama lez. Eta, gure aurrekoek behin eta berriz hala erakutsi izan diguten arren, ez gara ohartzen, jabetzen. […]

LUIS LUZIANO ETA KLAUDIO (eta II)

Nork ditu, ordea, ezagutzen Lucie-Honorine Richard eta Marie Clémence Richard ahizpak? Nork du hemen gurean bi dama hauen berri? Biak ala biak ere (“vasca y euskaldun” Arana Martixaren esanean), Jean-Baptiste Richard-en eta Joséphine Grandmontagne-ren alabak izan ziren. Bai aita nola amaren familia labe garaien jardueraz arduratu ziren: harrobietan aritzeaz, metalak urtzeaz, mailukatzeaz, siderurgia berrian, batetik […]

LUIS LUZIANO ETA KLAUDIO (I)

(Clémence eta Lucie-Honorine ahizpen senarrak, hurrenez hurren). Kepa Altonagaren “Duvoisin kapaitainaren malura” liburua irakurtzen ari nintzela etorri zitzaidan artikulu hau idazteko idea eta bidea. Oiloa artaleen bila metrotik metrora nola, halatsu ibilia naiz neu ere letren bila orritik orrira, saretik salabardora, Bonaparte printzearen, Klaudio Otaegiren eta haien bi emazte ahizpen aztarnen atzetik; batik bat, Hondarribiarekin […]

AGUREAREN HAZIA

Euskal herrietako eskualdeetan anbulatorioei, mediku-kontsultei edota erizaindegiei atentzioz erreparatuenean, hango bezeroen mugimenduei arreta zorrotz jarrienean, gauden udaberri sasoi honetan itsuak ere ikusten du zahar-jendearen joan-etorri handia, aitonen eta amonen multzo ohiz kanpokoa…; nik dakidan batek esango lukeen bezala: kopurua mukuru. Izan ere, negualdiaren ondorenean, argiaren epelagoarekin batera, urteetan aurreratxo dabilenari (ere) ilusioa pizten baitzaio, zuhaitz […]

junio 2019
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930