Nork ditu, ordea, ezagutzen Lucie-Honorine Richard eta Marie Clémence Richard ahizpak? Nork du hemen gurean bi dama hauen berri? Biak ala biak ere (“vasca y euskaldun” Arana Martixaren esanean), Jean-Baptiste Richard-en eta Joséphine Grandmontagne-ren alabak izan ziren. Bai aita nola amaren familia labe garaien jardueraz arduratu ziren: harrobietan aritzeaz, metalak urtzeaz, mailukatzeaz, siderurgia berrian, batetik […]