Sanjoanetatik Saninaziotara, bero; beti bero, jaio ginenetik gero… Hala gure eskualdean nonahi, nola euskal herri bazterretan ere edonon. Eta festak, herriko jaiak; festa-buru eta jai-aro. Bidasoaldean, esaterako: Sanpedro, arrantzaleen patroi Hondarribian; Sanmartzial, Irunen egun handi, Alarde eta guzti. Eta esperientziari eskarmentu esaten diogun munduaren kantoi honetan, hirurogeitaka urterekin ez baikaude iskanbila eta zalapartatarako, ekainaren atzenean […]