Tète de la course. Tourra da. Gaur, asteartea, bigarren eta azken atseden eguna izaki, deskantsuan egongo dira, noski, kazetari berriketariak, hala nolatsu egongo diren ere txirrindulari karreristak, daudenean daudela. Eta denok ere deskantsu baketsu isilean gaudenez gero gaur, pentsa dezagun pixka batean. Pentsa dezagun ba ote dagoen Tourra (edota beste Itzuli, Giro zein Vuelta) telebistatik […]