Honezkero jakinaren gainean zaude, noski, datorren igandean botoa ematea tokatzen zaigula guztioi hemen, Espainiako Gorte Nagusietarako Hauteskundeak medio. Ez dakizuna, ordea, da zenbat debeku eta gorabehera mingarri jasan behar izan duen hemen zenbaitek botoa eman ahal izateko, zergatik?, eta adimen-gaitasun urriko izateagatik. Horietako bat ezagutzen dut aspalditik Hondarribian, Naiara Oronoz Mitxelena, 37 urte. Ikusten dudanero […]