ZAHARRAK BERRI ZEGAMAN >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ZAHARRAK BERRI ZEGAMAN

(*) Zegaman (ere), gezurrak egia eraman: «Zeaman elizea txikitxoa zeukela ta azitzea pentsau mentzuen. Erri guztiko asto danak bildu ta Urbiti ximaur karreon asi mentzien. Ardi ximaurre ekarri alan, elizako paretei jartze’mentzien lurren, azak eo artok bezela, elizea re aziko zalakon. Aste oson aitu mentzien lan ortan; da aizkenen paetak erdi pareaño ximaurrez estali mentzituen. […]

IRAKASLEARENA

Hogeita hamabost urteetako goiz eta arratsalde luzeetan maisu ibili dena ikastolatan, bada nor, nor badenez!, heziketaz hizketa egiteko; bai, alafede. Ez ditu-eta alferrik ezagutu hainbeste eta hainbeste gorabehera bere ikasleekin. Bere denboran (aurrekoei ikusiz/ikasiz, ondorengoei erakutsiz/irakatsiz), oker edo bihurrikeria bakoitzaren aurrean, zaplazteko bat emanez, errieta eginez, zigorra ipiniz, zuzendariarengana bidaliz edo konpontxo batekin moldatuz…, irakasle […]

HARRIKA

Harrika erasotzearena ez da atzo goizeko kontua. Biblian David Goliaten kontra bezala, gaur goizeko egunkarian ere badator baten bat harrika borrokan. Dena den, nik oraingoan hiru harrika-aldi zahar bezain famako nahi nituzke hemen aipatu, oso antzinakoak hiruak ere. Batetik, elkarren dezente antzekoak direlako; eta, bestetik, beste behin ere Xabier Azurmendiren «Atzoko Zegama» liburuak horien arrastoan […]

“VENDETTA ETA BESTE…”

Bihar hasi eta datorren igandera arte, jendez gainezka, zabalik izango da aurtengo Durangoko Azoka. Bien bitartean, atzo arte hain zuzen, etengabe eman izan dira han-hemen liburu, disko, itzulpen eta beste hainbat kultur sorkuntza berrien aurkezpenak, gero prentsan eta telebistan, batzuk behintzat, handios agertu direnak. Isilago (ez halere umilago) egin genuen herenegun gurea: Alberdanian atera dira […]

diciembre 2019
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031