>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

REALE ARENAN

Bittor eta Unai umetako ikastola-lagun bi dira Irunen, Erreal zale zintzo amorratuak biak ala biak. Bittor hirigunean, Paseo Colonen erdi-erdian, bizi da jaun eta jabe; Unai, aldiz, aldirietako hirugarren pixu xaxtar batean, apopilo. Aurten, urtarrilaren hondar egun hauetan ez dabiltza haserre, beren bihotz-bihotzeko Realak sei egunetan hiru partida jokatu behar dituelako; Donostian bertan hirurak, alajaina! […]

OSPAKIZUNEI, OSPA!

Jai ospakizunen errosarioak etenik ez du azken bolada luzean: Santomas, Gabon Gaua, Eguberri, Gabon Zahar, Urteberri, inoren urtebetetze bazkaria, Errege Eguna… Eta danbor hots eta mahai gizen eta suziri taupada eta zurrut-purrut eta zorion-txorion eta whatsapp-bideo mordoen ondoren dena baretu samarrik zirudienean, Blue Mondey edo urteko egunik tristeena igaro ondoren gutako bakoitzak urtarrileko aldapan bake-isila […]

OKERRAK ZUZENTZEN

Urtea joan, urtea etorri, bizitza osoa daramagu okerrak zuzentzen; edo zuzendu nahian, bederen. Ai, intentzioa aski balitz, lehenago apaizek esaten ziguten gisan. Hala balitz, beste kuku batek joko liguke… Ai, nahia baizen ez balitz…! Asmo txarrekoak ez gara. Aldrebes: asmo onetan gabiltza gehienean; geroko neurriak eta neurriak asmatzen gu beti. Urte berria etorri aldiro, batik […]

ERANTZUNGAILUARENA

Joan zen Olentzero, joan omen da Bizar Zuri eta joan berri zaizkigu hiru Errege Magoak ere, estreinatu berri-berri dugun urte hau Urte Zahar bilakatuko zaigun arte. Bien bitartean, hogei bat egunotan, haurrak oporretan ibili dira han eta hemen; zorionetan, baldinbaitere. Bien bitartean, hala etxeko nola patrikako telefonoak isildu ere egin gabe aritu dira jo eta […]

URTEAK BADOAZ

Urteak badoaz, joaz-joaz; eta, joanean-joanean, gu ere bagaramatzate, eramanean-eramanean… Urte Berri, Urte Zahar, Martzelino praka zahar. Urte Zahar, Urte Berri, zoroek ere igerri… Urte askoan nahi badek bizi, oillokiñ lotâ ta txorikiñ jeiki… Urte Zaharra ondo bukatu eta Berria hobeto hasi… Eta beste hamaika ateraldi xelebre xahar badabil egunotan gure ahotan. Alfer-alferrik. Ni utz nazazue […]

enero 2020
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031