(*) Zegaman (ere), gezurrak egia eraman: «Zeaman elizea txikitxoa zeukela ta azitzea pentsau mentzuen. Erri guztiko asto danak bildu ta Urbiti ximaur karreon asi mentzien. Ardi ximaurre ekarri alan, elizako paretei jartze’mentzien lurren, azak eo artok bezela, elizea re aziko zalakon. Aste oson aitu mentzien lan ortan; da aizkenen paetak erdi pareaño ximaurrez estali mentzituen. Zapatu gauen sekulako eurik ein, da ximaurre urekin bajau ein mentzan, paetatan bajaunen markak utziz. Zeamarrak gustora mentzien, ximaurrek eta eurik elizea azi zuela eta. Erria zetorren jendei elizako paetea erakuste’mentzien, da ximaurren markea, elizea zemait azi zan ikus zetzen».
(**) Zegaman (ere), gizon gizenak udaletxera eraman: «Zeamako elizan, garai baten, Aiuntamentuko aulkie txikigie mentzion da aundigo’at ein bear tzala aindu zon alkatek. Aulkie eingo bazan, egurre bear tzala ta, arbola’at botatzea junt zien erriti sei gizon. (…). Arbola ori nolabait bota mentzuen beintzet eta ôlak ein da aulkie re einda jarri zuen elizan… Jaien aiuntamentuko gizonak ju’mentzien ên kapa aundikin meza nausia ta ez mentzien aulkin kaittu. Hurrengo eunen aulki ori luzau ein bear tzala ta, plazâ etâ mentzuen; da alde bakoitzeti idi pare’at lotu mentzien. “Aida!” alde bateti ta “Aida!” besteti, aulki ori tiraka ebali mentzuen, luzauko zuelakon… Naikoa izango zala ta, geiegi aulkie luzatzea re etazala komeni ta, lanen aittu zien amar gizonak jarri mentzien aulki ortan da ondo kaitze mentzien. Langillek, ordea, alkondara utsen tzeren, ez kapa ta ez sonbrero. Lana ondo ein tzuelakon, aulki ori elizan jarri zuen beiz ê. Hurrengo jaien, beatzi kontzejal da alkatea eren kapakiñ etor tzienen, beiz ê etzien kaitzen. Beiz ê hurrengo asten, idi parea lotu ta aulkiri tiraka ibil mentzien. Alkandora utsen ondo kaitzen tzien langillek beiz ê baño, hurrengo jaien kapadun alkate ta kontzejalak kaitzen ez…! Aizkenen, beintzet, nolabait moldatu bear, da kontzejal bat aiuntamentutik biali ta ein mentzuen aulkiñ danandako lekue».
(***) Zegaman (ere), puztua haixeak eraman: «Bein zeamar bat trenen tzetorren Ormazteiti gora, erdeldun bat ondon tzola. Izketan asi die ta erdeldunek zeamarrai nungoa zan da onek zeamarra zala ba. Erdeldunek Zeama nun tzion, galdetu mentzion. Zeamarrak, burun tzemarren txapela erantzi ta esku ‘aten gañen zâl-zâl jarri mentzon txapel ori, ta ala esa’mentzion erdeldunei txapela señalatuz: “Esto ser mundo (ta gero txapelan puntea erakutsiz); esto Aixkorriko punta; y, aquí abajo, Zeama”.
(****) Zegaman (ere), zerura eskea eraman: «Joxepaiñaxi izeneko andra ‘at mentzion bein Zeaman ia illen. Etxekoneko Joanamari an mentzellen gaxoa, ama zanak ill aurreti zulon baten gorde zon burruntzin billa buru-belarri, ama zana il tzaneti… Aspertu zanen, etxekonea jun da ôla itz ei’mentzion besteko amonatxoi: “Joxepaiñaxi, Joxepaiñaxi, etzâ ilko baño ilko baziñe, etzâ zerua jungo baño jungo baziñe, eztezu ikusko baño ikusko bazendu gure ama, esaiozu papel punta ‘at bialtzeko eskrittuta, burruntzie nun gorde zon esanez».
(Horra XX. mende hasierako lau notizia. Gero esango dute “Fake News” delakoak orain asmatuak direla. Baita zera ere…! Xab. Azurmendiri kopiatuak ekarri ditut. Badakit zeruko aulkian egiatan eskertuko didala, puztuta).
Bizargorri, 2019-12-25