Urtea joan, urtea etorri, bizitza osoa daramagu okerrak zuzentzen; edo zuzendu nahian, bederen. Ai, intentzioa aski balitz, lehenago apaizek esaten ziguten gisan. Hala balitz, beste kuku batek joko liguke… Ai, nahia baizen ez balitz…! Asmo txarrekoak ez gara. Aldrebes: asmo onetan gabiltza gehienean; geroko neurriak eta neurriak asmatzen gu beti. Urte berria etorri aldiro, batik […]