Orain hurrenagoko batean hasitako lanari jarraipena emango diot gaur. Alegia, neuk urtez urte handik hemendik jasotako ateraldi sonatu edota esaera xelebreen zerrendari. Hamarretik bat, sikiera, tokatuko ahal zaizu gogoangarri, baldinbaitere. Norenak ote diren…? Erdien autorea badakit zein den, baina ez dut esango; herenarekin, dudak dauzkat; beste zenbaitekin, ezta arrastorik ere; batzuren batzuk, berriz, neuk asmatuak […]