>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

TIPULA USTEL USAINA

Nire lagunik handiena ez da trumoi aldian beste tximistatxo bat gehiago izan zale. Baina, oraingoan, ezin izan du eskandalua isilean eraman eta suak hartuta etorri zait bereak eta asto beltzarenak esanez, UP Unidas Podemoseko Pablo Etxenike (barka, Echenique) jauntxo pika-buztanak, egun batetik bestera, adierazi, eta atzerarazi, dituenak aditu bezain pronto. So esan orduko, arre. Ekainak […]

ESANGO NUKE…! (1)

Hamaikatxo ateraldi edo esaera zelebre bada ohar isiletan jasoa eta gordea, norberari behin ikusitakoan gustatu eta inori sekula adieraziko ez zaiona. Neuk baditut makina bat han-hemengo paper zaharretan galduak. Zeuk ere, seguruenera, izango dituzu beste mordoxka bat… Gogo beroan apuntatzen ditugu zirri-zarra, gerora lotsa hotzean hiltzeko karpeta zaharretan mutu. Gaur batzuei behintzat bultz-eragingo diet, plazara […]

EUSKERA ETA NORMALTASUNA

COVID-19a, astetik astera, hilabetetik hilabetera, fasez fase, badirudi joanean-joanean hobera doala, behin pandemiak gailurra jo zigunetik hona. EUSKARA-XXIa, berriz, hamarkadatik hamarkadara eta urtetik urtera, aldartez aldarte, badirudi batere hobera gabe, geroz eta okerragora doala, aurki hondoa jotzeko zorian, askoren iritziz. Uste (eta ikuste) genuen batzuek hemen hauetan bakarrik (Hondarribian, kasu) zela euskararen egoera eskandalagarria; baina […]

KENDU DUTE ZAKURRA

Duela berrehun urte esaten zigun Juan Antonio Mogelek: «Txakur handiak gatik esaten da zakurra; txikiagatik, txakurra». Eta haren hitz horien aurretik eta ondorenean ere, sortuak badira makina bat ateraldi edo esapide gu guztion, etxeko ez bada auzoko, animalia bedeinkatu/madarikatu honen onean eta gaitzean: «Zakurrak bere atarian indarra. Zakurrik ez den lekuan azeria errege. Zakurren biolinak! […]

junio 2020
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930