>

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

GAUERDITIK SEIETARA

Aurtengo udan ez da atarramendu onik hemengo (eta hango eta haragoko) gazteentzat. Zoritxarreko koronabirusa gazte koadriletako lagun petral gaizto egin nahian dabil temati, eta ez da festarako aukera egokirik inon. COVID-19ak kutsatu ditu herriak (herrien zerrenda ez zait kabitzen), zapuztu ditu festak (beste horrenbeste) eta, aste honetantxe, itxi ditu diskotekak eta pub-ak eta dantzalekuak oro […]

ESANGO NUKE…! (3)

Esango nuke, kuanto! Hamaika ateraldi xelebrek, burutazio mamitsuk, esaldi pollitek saltatu izan digu belarrietara edo begietara, ttak!, ustekabean, zertan edo hartan egonean ari ginela. Honako hau duzu hirugarrena, blogean bidaltzen dudana. Izan ere, irakurle zenbaitek segitzeko eta segitzeko esan dit, esaldi motzak beti direlako ulertzen askoz ere errazagoak, luze korapilatuak baino. Beraz, bada, tori nire […]

ALBISTEETATIK TXISTERA

Joan den igandean izan genituen, hala Galizian nola Euskal Herriko hiru probintziotan ere, Legebiltzarrerako hauteskundeak; edo beste modu batera esanda, maskaren azpiko bozak. Enteratu ez dena ez da mundu honetan bizi… Zin dagit, zin-zinez, azken bost egunotan begiak zorrotz eta belarriak erne erabili ditudala handik hemendiko notiziak aditzen, iritziak jasotzen, apunteak hartzen; zertarako?, eta gaur […]

EUDEN BURUAK EDERTZERA

Legebiltzarrerako hauteskundeak heldu den igandean, aspaldiko partez, euskal herrietan. Ez herriz herriko udaltzainak (“kontzejalak”) hautatzeko, paratzeko, baina igual dio. Kontua da, zuk eta biok, gainerako herritarrekin, botatzen dugunaren arabera berean hautatuko ditugula politikoak, eta beren (h)aginte (p)ostuetan paratuko jauntxo-andereñoak (atzo arte txit arruntak, etzi laster txoil dotoreak), erabiliko dituztenak nahieran gure izarrak eta bizarrak… “Ez […]

ESANGO NUKE…! (2)

Orain hurrenagoko batean hasitako lanari jarraipena emango diot gaur. Alegia, neuk urtez urte handik hemendik jasotako ateraldi sonatu edota esaera xelebreen zerrendari. Hamarretik bat, sikiera, tokatuko ahal zaizu gogoangarri, baldinbaitere. Norenak ote diren…? Erdien autorea badakit zein den, baina ez dut esango; herenarekin, dudak dauzkat; beste zenbaitekin, ezta arrastorik ere; batzuren batzuk, berriz, neuk asmatuak […]

julio 2020
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031