Egunotan hitzetik hortzera dabil gaia: zein ote den (edo beharko lukeen) euskaldunon zin-zinezko ereserkia. Eta, euskaldunok beti bi eta ezbaiak hiru, piztu da berriro gure artean auzia, matraka beroa, egundoko ika-mika. Gaur hamabost, abuztuaren 12an, euskal musikari ezagun zenbaitek Iparragirre urretxuarraren «Gernikako Arbola» kanta zahar bezain ospetsua seinalatu eta bultzatu zuten, euskaldunen ereserkitzat izenda zedin […]