GERNIKAKO ARBOLA >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

GERNIKAKO ARBOLA

Egunotan hitzetik hortzera dabil gaia: zein ote den (edo beharko lukeen)  euskaldunon zin-zinezko ereserkia. Eta, euskaldunok beti bi eta ezbaiak hiru, piztu da berriro gure artean auzia, matraka beroa, egundoko ika-mika. Gaur hamabost, abuztuaren 12an, euskal musikari ezagun zenbaitek Iparragirre urretxuarraren «Gernikako Arbola» kanta zahar bezain ospetsua seinalatu eta bultzatu zuten, euskaldunen ereserkitzat izenda zedin […]

ZARAUZKO BANDERA

Gaudenean gaudela (aurtengo hemezortzi estropadetatik bi herenak eginda) eta datorrena datorrela (sei lehia estuen faltan Eusko Label Ligarenak osatzeko, jokatzeko, gozatzeko), pozaren atseginetan da «Ama Guadalupekoa», Hondarribiko arraunlarien koadrila. Abuztuko Ama Birjinaren egunean lemixi eta San Rokerenean txafo, aise eta airoso ekarri baitu itxera larunabat-igandez Zarauzko bandera. Azken hiru urteotan hala, alajaina. Bejondeizuela, mutilak! A […]

AGUANTATU

Aspaldi esan eta kantatu ere zigun gure Xenpelarrek: «Ezkondu eta ezkongai, guztiok ondo bizi nahi…». Duela 200 urte gaurko egunez jaiotako Iparragirreren beste bertso batek, berriz (garai bertsuan sortuak noski), ez du oihartzun gutxiago izan euskal herrietan: «Ezkongaietan zerbait banintzan, ezkondu eta ezer ez. Ederzalea banintzan ere, aspertu nintzan ederrez. Nere gustua egin nuen ta […]

IRAIKO ITTURRIN

Gure euskal herrietan festa-bezpera eta festa eta festa-biharamuna behar lukeen uda garaiotan, erromeria eta ero-feria, ez da zoritxarrez ez-festa besterik. Ez-festa. Ama-birjinak eta patroi egunak iritsi ahala badoaz, baina festarik ezin ospatu da kalean inon, are gutxiago behe-barru itxi jendetsuetan. Hirietan. Hala joan berri zaigu San Inazio eguna ere; isilik asko joan ere. «… ez […]

agosto 2020
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31