Gure amari oinetakoak erregalatu nizkion azkeneko aldian, sandalia beltzak izan ziren. Egun hartantxe estreinatu zituen. Harritu ere egin nintzen, harritu kuanto!, jantzita ikusi nizkionean… Nik “egun seinalatu baterako” erosi bainizkion, esan ere esan nion: «Zergatik estreinatu dituzu hain azkar!?». Eta: «Hara bestea… Eta bihar bertan hiltzen banaiz, zer…? Beste norbaitek estreinatuko ditu, noski. Ez, seme, […]