Donostiako Bulebarrean, eta nonahiko herri handi samarrean, belar-motzean hazitako jende behartsu mordoa dabil egunero, gauza guzien eza ezagun dutela. (Taldeka batzuetan, elkartasuna delako jende ahularen indarra). Haien inguruan badira begirale batzuk, zaintze lanetan boluntario dabiltzanak. Eta horietako batek (M. deituko dugunak) hau konta dezadala eskatu dit, Raul zenaren omenaldi gisa. M-ena da historia egiazkoa; nirea, […]
Cidade da Coruña-tik hasi eta Hondarribia bitarteko itsasbazterretako herri askotan jokatu dira oraintxe arte aurtengo estropada polit-ikusgarri bezain latz-gogorrak. Hala mutiletan nola nesketan ere. Batetik “ez da inor garaile ateratzen beti”; eta bestetik “norbaitek noski galdu behar du besteak dezan irabazi”. Baldinbaitere. Beraz, bada, gorabeherak izan dira gure traineruen jokoan, baina, edozein moduz ere, urte […]
Leon Berrotaranek, bere eskifaiarekin, 1881ean estreinakoz lortutakoa, aurten hamalaugarren aldiz, azken hiru urteotan elkarren segidan, eskuratu dute Hondarribiko arraunlariek: Kontxako Bandera, alajaina! Ez da balentria makala, sekula santan hemen hauetan ahantziko ez dena; ez, alafaede…! Baina aurten, birus malapartatu hau medio, ezin izan da ospakizun jendetsu handirik egin herrian. Bai, ordea, udaleko aretoan gutxi batzuek […]
Gure amari oinetakoak erregalatu nizkion azkeneko aldian, sandalia beltzak izan ziren. Egun hartantxe estreinatu zituen. Harritu ere egin nintzen, harritu kuanto!, jantzita ikusi nizkionean… Nik “egun seinalatu baterako” erosi bainizkion, esan ere esan nion: «Zergatik estreinatu dituzu hain azkar!?». Eta: «Hara bestea… Eta bihar bertan hiltzen banaiz, zer…? Beste norbaitek estreinatuko ditu, noski. Ez, seme, […]
Eta ateraldi edo esaera xelebre edota burutazio mamitsuei azken akabera betiko emateko, hona hemen beste sortatxo bat, nire lanaren aitzakiatzat eta zure denbora pasaren entretenigarri. Batzuren batzuk jada aspertu xamarrik zaituztedan arren, besteren batzuk badakit atseginetan irakurtzen dituzuela halako “perlak”. Ez dira onenak; ez txarrenak: neuk aliritzira hautatuak baizik, inoiz gustatu eta, badaezpada ere, jasoak; […]