Astigarrak hosto-gorri dauden urte sasoi honetan, itsasoan urak hotz. Eta latza arrantzako lana. Orain bezala duela ehun urte ere… Orduko gertaera iritsi zait, Fernando Artola “Bordari” jaunak erderaz idatzia, Mikel “Muxarra” lagun xaharraren eskutik. Euskarara ekarriko dut nik, neure gisara. “Arraka-zarra”, patroi adintsua, urrezko belarritako batez ezagutu izan genuen guk, Ternuaraino arrantzara bidaiatua zela seinaletzat […]