-ITA, -ITO eta KITO >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

-ITA, -ITO eta KITO

Badakit ondo, ondotxo jakin ere, nonahitik datorren, nonahi dabilen edota nor-nahik darabilen euskerak kritikak jasoko dituela batetik zein bestetik. Badut eskarmentu ederra. Batzuetan, putz-harro ulergaitz kaka-loratua irizten delako; eta, besteetan, trakets oker eskasa omen delako. Lehenbizi, dakigunetik, garbitasun erabatekoa ipini zen lege eredu (garbizaleak); hurrena, euskara batuaren “h” zorionekoarekin (eta abarrarekin) euskaldunok berriro bitan banatu […]

ARRAKA ETA KAITANO

Astigarrak hosto-gorri dauden urte sasoi honetan, itsasoan urak hotz. Eta latza arrantzako lana. Orain bezala duela ehun urte ere… Orduko gertaera iritsi zait, Fernando Artola “Bordari” jaunak erderaz idatzia, Mikel “Muxarra” lagun xaharraren eskutik. Euskarara ekarriko dut nik, neure gisara. “Arraka-zarra”, patroi adintsua, urrezko belarritako batez ezagutu izan genuen guk, Ternuaraino arrantzara bidaiatua zela seinaletzat […]

GORDIN

Konturatzen hasia naiz, aspalditxoan, asteazkenetako nire blog honetan umore berde gordinetik urruti nabilela. Kronikaz, iritziz, oroitzapenez aparte, lan honetan hasi nintzenean (“solasean jolasean”), zorrotz agindu nion neure buruari, batik bat, txantxa gordin pipermina izango nuela hizpide edo kontu kontagai, orriotan. Natorren, hortaz, gaurkoan nire bidera, bi berdekeria mihi hezez kontatuz, euskaraz zer zera guzia zozo […]

TALDETIK BESTE ALDERA ALDE

Segun zeinek, segun noiz-nola eta, batez ere, segun nondik nora egiten duen inork alde, ihes, gertatzen zaigu guri, begiraleoi, onargarria edo traizioa. Aldaketa baldin bada etsaiengandik geure aldera, txalogarria da eta bidezkoa; ihesa baldin gure taldetik beste aldera bada, ordea, bidegabeko saldukeria. Hori beti, hala politikan nola (nola ez!?) gerran ere. Hona hemen lau kasu, […]

octubre 2020
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031