Gaur arratsean egundoko ilargiak argituko du gure zerua; parean laino lodi madarikaturik tokatzen ez bazaigu, behintzat. “Loreen superilargi” deitu diote metereologoek. Loreena, udaberri bete-betekoa dugulako; eta superilargi, berriz, sateliteari lurretik inoiz baino hurbilago egoteko unea ilbetearekin egokituko zaiolako. Planeta osoan ikusi ahal izango omen da. Zorioneko gaude, hortaz; zorioneko gaudenez. Zer dago ederragorik, izan ere, […]
Hirurogeita sei urte bete eta jubilatu berri, etxean etxekoak, auzoan auzotarrak eta txokoan lagunak esan eta esan ari zitzaizkion Pellori medikutara joateko; poxpoloek baino buru gutxiago zeukala, gaitzei aurrea hartu behar zitzaiela, urteek ez dutela barkatzen, urtean behin sikiera burutik oinetarainoko azterketa bat bederen egin beharra zegoela… Osasunez ondo sentitzen zela, erantzun ohi zien denei […]
Gu ume koskor ginela, herri txiki eta ertainetan gutxienez, etxero bazen eskopeta edota karabinaren bat; etxero bazen baten bat ehiztari. Gazteak eta helduak uso, birigarro, kurrilo, zozo, erbi, katajineta, galeper, uroi eta abarren bila ibiliko ziren baso hurbilean edota urrutiko lurretan, eskopeta ondo zainduak hartuta. Ume koskorrok, aldiz, etxe inguruan saiatuko ginen gure tiragoma edota […]
Atzo, 2021eko maiatzak 4 zituela, egin ziren noski Madrilgo Erkidegoko hauteskundeak. Zuek, irakurleok, dagoeneko badakizkizue emaitzak; gaurgero jakingo duzue ere, akaso, nor izango den Komunitate hartako Presidente datozen lau urteotan. Nik, ordea, hau idazten ari naizen unean, ez dakit ez emaitzarik eta ez tutik. Hala eta ere, apustu egingo nuke P. Sánchez edo Díaz Ayuso […]