Hirurogeita sei urte bete eta jubilatu berri, etxean etxekoak, auzoan auzotarrak eta txokoan lagunak esan eta esan ari zitzaizkion Pellori medikutara joateko; poxpoloek baino buru gutxiago zeukala, gaitzei aurrea hartu behar zitzaiela, urteek ez dutela barkatzen, urtean behin sikiera burutik oinetarainoko azterketa bat bederen egin beharra zegoela… Osasunez ondo sentitzen zela, erantzun ohi zien denei […]