Ibaiaren erdi aldean urak sakonagoak eta korronteak biziagoak zeuden. Ezin, bada, gelditu…! Bere burua zapla bota zuen putzura, igerika egin nahian. Ez alferrik! Arropak eta armak astunegiak eramaki zituen soinean. Halere, igerian batzuetan, korrontea lagun besteetan, saiatu zen eginahalka; harik eta indarrak ahituta, uretan barrena galdu zen arte… Handik gutxira agertu zen ur azalean berriro; […]