ZARAUZKO BANDERA | Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ZARAUZKO BANDERA

Gaudenean gaudela (aurtengo hemezortzi estropadetatik bi herenak eginda) eta datorrena datorrela (sei lehia estuen faltan Eusko Label Ligarenak osatzeko, jokatzeko, gozatzeko), pozaren atseginetan da «Ama Guadalupekoa», Hondarribiko arraunlarien koadrila. Abuztuko Ama Birjinaren egunean lemixi eta San Rokerenean txafo, aise eta airoso ekarri baitu itxera larunabat-igandez Zarauzko bandera. Azken hiru urteotan hala, alajaina. Bejondeizuela, mutilak! A Coruñako hura ahantzirik, lotsak erantzirik, ilusioa berriz herrian erantsirik. Hiru egunen ondoren jarriak, lau bertso berriak, bost bat urterako baliagarriak.

 

Fan den asteburuan

Zarautzen bandera,

hamaika kontrario

ekarriz mendera;

hiru urtez segidan,

gainera, entera…!

Hondarribiak badu

urrezko kantera.

 

Kuliskak zein airoso

Kai-Zarrian hegan;

arraunlariak berdin

itsas-olen segan…

Nahiz-eta ur gaziya

ez litekeen edan,

zipriztinak graziya

sortzen du guregan.

 

«Ura bai ta urik ez…»

garbi dut esango,

suerterik baldin bada

txanpaina edango!

Astinduaz gogotik

beso eta zango,

aurten ere guriyak

kanpeoi izango.

 

Itxeko bandan beti

banderaren bila

egin-ahalka itxeki,

neska nahiz mutila…

Munduan parekorik

gabeko koadrila,

ZORI ON eta jaso

gure txalo pila!!!

 

Bizargorri, 2020-08-19

Temas

Solasean jolasean

Sobre el autor


agosto 2020
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31