Laurogei urte bete berri dituen gizaseme handikote bati elkarrizketa egiten ari zaio kazetari gazte interesatu bat, parke bateko aulki egurrezko dotorean, urmael zipriztin jario baten aurrez aurre. Eguraldiak ere ez du aitzakiarik. Zaharra begi-ilun ageri da; gaztea, axolatsu, esan guztia grabatzeko prest: «Bizitza gorabeheratsua izan omen duzu; zalapartatsua, diotenez…». «Bizitza gorabeheratsu, zalapartatsua diozu…!? Bai horixe! […]
Gaur egungo andre-gizon sasi-adimendu neuro-hipokondriakoen artean temati dabilen burubidea. Oiloari oloa, astoari lastoa; eta… ergelari? Berdela. Egunero jan behar omen dugu sagar bat, burdinagatik; platano bat, potasioagatik; laranja bat, C bitaminagatik; kilo erdi bat barazki gutxienez, badaezpadagatik; meloia, digestioari laguntzeagatik; baita azukrerik gabeko kikara bat te ere, diabetesari aurrea hartzeko. Zuhur dabilena omen da abilena. […]
Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izaki, gaia emana daukat. Bada aspalditik ezin atertuzko hitz-jarioa; badabil egunotan hitzontzi franko hedabideetan. Ezinezkoa da, beraz, ezer berririk esatea, dena esana dago eta. Saiatuko naiz, dena den. Lehendabizi, hamar emakume gogoangarri bezain goraipatu ekarriko ditut nire hizpidera. (Zerrenda Shareak Kultur Elkarteak eman zuen otsaileko Gazteberri-n; nik handik kopiatu […]
Otsailak gaur du azken eguna. (Elurra ari du; zuritu du Hondarribia!). Garizuma bete-betean gaude; daude, kristauak. “Garizuma” hitza latinetik datorkigu, quadragesima, eta esan nahi du “berrogeigarren”, hain juxtu berrogei eguneko tartea dagoelako Hausterre egunetik Erramu egunera. Garizuma kristautasunaren aldi liturgikoa da, non kristau zinezko denak zintzo bizi behar baituen otoitz, barau, penitentzia, sexu uzte eta […]
Lehendabizikoa, tristea. Urteetan aurrera dezente egin dugunok ondo gogoan daukagu oraindik, argiaren eskasia edo eza zela-eta, nola ipintzen ziren kandela piztuak etxeko txoko ohikoenetan; nola ibiltzen ginen komunera edo gelara edo nora-edo-hara kandela eskuan hartuta. Kontaiezu hori egungo gazteei! Ez zaie halako zerarik burutik pasatu ere egiten. Ikusi edota bizi izan ez dena nekeza baita […]
Arrautzopilaren, patata tortillaren jatorriaz edo sorburuaz badarabilgu buru-nahaste franko. Aspalditik defenditu izan dut Tomas Zumalakarregi jeneral karlista ormaiztegiarrak (bere sukaldaria lagun zuelarik) asmatua izan zela XIX. mende erdialdean, Nafarroako Allin bailaran zebilela. Agian. Hala entzun nien, behintzat, behin hangoxe atso-agure pare bati; garai hartan ere hango herrixketan arrautza eta patata eskura izaki; ez asko, baina […]
Eguzkia baino argiago ikusten dugu (ikusi uste izaten dugu), hala gure existentziaren gorabehera potoloenetan, nola gure eguneroko gertaerarik xume ttattarrenetan. Hain ziur gaude gure ustean, hain-hain sines-betean, lepoa ere jokatuko baikenuke zenbaitetan; apustuan jarriko baikenuke zernahi gauza, galtzeko beldurragatik… Eta, adibiderik eman ezean, baieztapen batzuk airean urtzen baitira elurra eguzkitan bezala, arestian esanaren ulertze aldera, […]
Bidasoa Ospitaleak lau barne patio baditu, jendearentzat itxiak, zuhaitzez beteak. Haraxe biltzen dira beharrez ilunabarrero ehundaka txori txio-txioka beren abarora, gaueko arriskuen babesgunera, gau-pasa baketsua egitera, lotara… Gero hurrena, egunsentiarekin, txitxirri-txitxirrika, egundoko zalaparta eta iskanbila sortuz, hor abiatzen dira denak saldoka, poz-pozik bakoitza bere egitekoetara, ogi-apur bila, airoso asko… Hantxe, gure eskualdeko ospitalean egona nauzu […]
Joan den astelehenean zortzi, Eguberri egunean, Joxe Mujika ormaiztiarra, gure “Kazka” laguntzarra, Aizkorriko gurutzera igo zen goizean goiztar; eta, harekin bateratsu, ehunka gehiago ere bai, azken urteotako ohitura lege eginez. Argazki ederra bidali zigun adiskideoi tontorretik, elurretan zela, mendi-jantzian dotore, harro, poz-pozik… Joan den astelehenean, Urteberri egunean, Jaizkibeleko ekialdeko ertzera zuzendu nintzen ni goiz erdian, […]
Zuetako askok ez duzue jakin ere egingo-eta, ezertan hasi aurretik, esan dezadan Aizpea Zeraingo auzo bat dela; mendi tartekoa, meategi txit famatuak daudenekoa. Meategi horiexen aurrez aurre, eskuin alderaxeagoko mendi magaltxo batean, Telleriñen, jaio zen gure amona eta amandre Ana Joxepa Berasategi, ezkondu artean artzain ibili eta gero Ormaiztegiko Tellerira ezkondu zena. Telleri-eneatik Telleri Berrira […]