Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

MODA BERDEA

Bidasoako mugaren alde biotan ez gabiltza supermerkatuen eskasian. Horietako batean, kutxazain neska gazte batek, egungo moda berdea dela-eta, kargu hartu zion atso bezero bati, esanez alegia, erosle bakoitzak bere zakutoa ekarri beharko lukeela ondo bidez, plastikozko poltsak ez direlako batere onak ingurumenerako; ekologia kakazten ari omen zela, kakazten oso. Atsoak, barkazio eske, aitzakia agertu zion, […]

OHE AZPIA

Adunakoa naiz eta Maritxu dut grazia. Aspalditik. Baina nire bizian oraintsu arte Mari-izu beharko nuen izan izen. Izan ere, txiki-txikitatik ondo handitu arte, ohera sartu naizen aldiro, ate-leihoak ondo itxi, argiak itzali eta loak berehala hartu nauen arren beti, hirurak-laurak aldera esnatu egin izan naiz. Gauero gauero. Eta ez da hori txarrena. Txarrena handik aurrerakoa […]

SOLASEAN JOLASEAN

Dagoeneko konturatuko zinatenez, ene irakurle zintzook, nire bloga diarivascon egon badago, asteazken goizeroko artikuluak ageri ageri dira; baina ez lehen bezala, ZABALIK saileko eskuin-buruko sarrera abantailatsu bista-bistakoan. Nonbait, agidanez, web gunea berritu, eraldatu, egokitu egin dute. Egokitu, auskalo nori zer; zergatik niri izorramen ederra eman didate, izorramen ederra eman didatenez, baiki. Badirudi galtzagorri deabruren bat […]

TXIRULA JOKA

Nafarroako errege Antso VII.aren denboran, Azkarra deituaren garaietan, 1194-1234, Jaun Nikolas bat ere ibiltzen omen zen gortean, Herensugearen Garaile modura ohoretan izendatua bera. (Ez zen, beraz, Goñiko Teodosio bakarra izan lur nafarretan herensugea menderatu eta odol-hustu zuena, agidanean). Antso Azkarra edo Sancho El Fuerte (bi metro eta hogeitaka zentimetro ba omen zen luze!), errege hura, […]

INDEPENDENTZIARAKO…

Beroa da notizia egunotan euskal herrietan. Eta berotu dira bazterrak eskararekiko ere, itxura batean bederen, gurean denean. Bihar bertan, Guinness errekor saiakera egingo dute Eibarren, «Akebai!» (sic) plataformaren logotipoa eratuz bi mila eta bost ehun pertsonekin; datorren urterako, azaro-abendu, «Baietz hamaika egun euskaraz elkarrekin!» proposamen eregugarria (sic) aldarrikatu berri digute; herenegundamu, igandearekin: «el euskera se […]

ERRITUAL XELEBREAK

Atseginetan irakurri ditut, arretaz eta irri-murritzez, aurreko asteko egunkari bitan, eliza katolikoaren azken kontuak; Rufino Iraolarenak euskaraz eta Joxe Arregirenak erdaraz. Hego Euskal Herriko gotzain edo apezpikuen azken pastorala da kontu guztien iturri eta hazkurri. Esan nahiko nituzkeen guztiak esateko ez dut hemen tokirik, ezta astirik ere; are gutxiago gogorik. Joxek, besteak beste, dio: «Nazareteko […]

SAREAN SAREKO

Onlaine bidez zorrotz zelatatuko omen dituzte gaizkileak Erresuma Batuan. Gaizkileak, ongileak, bakegileak eta deus ere ez egileak: den-denok gaude dagoeneko harrapatuak, antzemanak eta atzemanak; guztiok gaude sarean sareko. Sarea ikusezina bezain ihesezina da. Hona hemen adibide bat. —Arratsalde on. Il Capone pizzeria…? —Ez, jauna. Hau Google Pizzeria duzu. —Barka, mesedez. Zenbakia txarki markatuko nuen, nonbait… […]

APEZPIKUA

Apezpiku edo obispo, nahi duzun bezala, elizbarrutietan artzapezpikuen azpitik dagoen apaiz burua… Ez dute hemen batere hautsik eta hotsik harrotu Solsona-ko apezpiku Xavier Novell i Gomá-ren hitzek. Agidanez, aitaren figurarik ezarekin, aitaren sinbolo faltarekin, lotu berri du homosexualitatea; esanez, alegia: «Nago ni, mendebaldeko kultura honetan ez ote dagoen aitaren figura sinbolikoki aienatua, lekutua, itzalia; eta […]

AHAZTU GABE

Batetik, maitasuna eta ilargia handitzen-handitzen ez badoaz, txikitzen-txikitzen joaten omen dira. Bestetik, tribu osoa behar omen da ume bat hezteko. Eta azkenik, sabela bete eta bihotza pron-pon-pon; lagunik bada, beste guztia hor konpon! Hiru esaera zahar horiek diotena gau bakar batean ikusi eta ikasi nuen joan den larunbatean Irunen; atseginik handienetan, benetan. Hogeita hamabi urte […]

HIRU METRO

Metroarekin egin dugu topo egunotan, Bilbon eta Donostian. Baita beste hiri ez oso urrutikoan ere, agidanean. Bilboko punturen batean, zoritxarrez, deskalabroak gertatu berri dira, metroa auzo-etxeen azpitik zalapartaka igarotzen delako gauez eta egunez maiz. Metroaren etorrian eta denboraren joanean, azkenean egundoko arrakalak edo pitzadurak atera omen dira bistara, etxe barruko zein kanpoko hormetan. Eta normala […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728