Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

GERRA SOINUKO ADARRAK

Joan den igandean ere, egunero bezala, gosaldu ondorengo nire lehendabiziko lana, egunkari pare bat leitzea… Gipuzkoako Noticias hartu nuen bat. Eta, nire artean, erabaki nuen, zekarrena zekarrela, albiste-zutabe-artikulu sorta hartatixe atera behar nuela, halaz edo holaz, gaurko nire blogerako idazlana. Eta honatx. Lau nituen aukeratu, laurak azpimarraz josi, laurak bat bakarrera bildu. Bat. Irene Cormenzana. […]

OPORLEKURIK ONENAREN BILA

Erositako prezioetan salduko dizut historia, neuk jasotako hitzetan kontatuko pasadizoa. Sinestea libre duzu; hor konpon. Ormaiztegin, Joxe deituko dugun gizon bat aspalditio ari da  Irizar kooperatiban lanean; irabazi politak eginez, gainera, hilean hilean: beharra ozpin, ederra mozkin… Autobus berrien karrozerian ariki, txapista oso abilaren fama darama berarekin, enpresan bezala herri guztian ere: ona mutila berean. […]

DONOVAN ANDEREARENA

Dublineko O’Connell kalean zebilela, aita Rafferty-rekin egin zuen buruz buru, halabeharrez, Donovan andereak. Nola da, bada, han ibaitik goraxeago Santa Maria Katedrala (Rotunda Hospital esaten zaio), ama-etxetzat ere erabiltzen dena; bada, haretxen parean, behean, Starbucks-en, River Liffey-ren ertzean. Aitak egin zion harridura onean diosala lehendabizi: —Egun on Jainkoak. Zu ez al zara orain bi urte […]

TXILIN-TXILIN eta TXORITXOA

TXILIN-TXILIN. Hamabi apaizgai, munduan beste hamaikatxo bezala, betirako apaiztu nahi zutela-eta, azken proba gaitzean ipiniak izan ziren. Hara zer izan zuten gainditu beharrekoa: guztiak konbentu ondoko parkean jarrarazi zituzten larrugorritan zutik; eta behin ilaran jarriak zeudenean, neskatxa sexy exotiko ederrez hornitu batek sabel-dantza saioari ekingo zion, banaka-banaka, guztien aurrean, lizun-kizun, gori-guri; larru-hutsik hura ere, bistan […]

HAUR LAPURTUENA

Azken hilabeteotan, siriarren (eta abarren) Europa alderako ihesean, sarritxo datorkigu notizia larriren bat, gertakari tristeren bat (itoa dela, gosea dela, hotza dela), mafiak eta mugak eta komeriak tarteko. Egunero badugu zerbait zirrara lazgarri: azal beltz-beltzaranak gorriak ikusten auzo-herri zurietan. Zirraragarriena eta latzena, ordea, izan da, iheseko zarraparra iskanbilatsu horretan, hamar mila haur eta gaztetxo hartu […]

INAUTERI GAU BAT

Ondo egia da xaharrak ez omen dituela bere kopetako ximurrak ikusten askotan. Eta, xaharrago eta beharrago, neuk ere zerbait egin behar bada eta, Tolosara joan nintzen herenegun, inauteriak aitzakia, gure aspaldiko lagun zaharren arteko “emakundera”, emakumeen arteko bilera edo topagunera. Gaztetan bezala. Senarrari sano asko agindu nion gauerdirako itzuliko nintzela: «Ezagutzen nauzu; nik zer esan, […]

HISTORIA, BIBLIAREN ARABERA

Hau omen da munduaren kreazio eta eboluzioaren historia, whatsappeko biblia modernoaren arabera… Hasieran Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Eta lurra azalorez, borrajaz, porruz, letxugaz, ziazerbaz, azaz eta denetariko barazkiz bete zuen, andre- gizonak elika zitezen, bizimodu osasuntsua izan zezaten. Eta ikusi zuen ona zela. Eta Satanas etsai makurrak McDonald’s sortu zuen; eta MacDonald’sek, Big Mac. Eta […]

ZAKURRA ETA PANTERA ETA TXIMUA

Behin, munduan beste gutxi bezala, eibartar bat Afrikara joan zen oporretara, bere zakurra bidai-lagun hartuta. Egunetako batean, zakur hori safarian alfer-ibilian zebilela, tximeleta handi gorri-beltz batzuk ikusi, giza-talde ingurutik ihes egin eta, jolaska-jolaska, galdu egin zen. Total galdu ere… Eta kale-zakur eibartarra, hara zer erremedio!, beharko hara-honaka ibili zer suma, oihan-zakur. Noraezean ipur-koloka zebilela, hara […]

GU BETI POZEZ, BETI ALAI

Atzo bezpera eta gaur San Sebastian eguna, hala bata nola bestea noiz edo noiz  denok ere ospatu izan duguna, irri eta pirri, xurrut eta purrut… Kontatzera nator kasu pare bat, Hondarribiko senar-emazte ezagunena, Juana Bixentarena eta Joxemarirena. Biak hondarribiarrak, sinesteak lanak baditu ere, kasualitatez. Kasu biak hilaren hemeretziko danborrada ondoren gertatuak dira; barregarriak bi-biak, bene-benetan. […]

MUSUEN LIBURUAN LAGUN BILA

Zeruan San Pedro eta konpainia zeharo harrituta omen daude azken boladan. Hara eternitaterako iristen zaizkien andre-gizonak, zaharrak eta gazteak, zuriak eta beltzak, ez omen dira kapaz (mendeetan orain artean bezala) elkarrekin hizketan natural hasteko; ez omen dira kapaz bata besteekin elkarrizketan ohiko gisan jarduteko, lagun berriak egiteko. Etsi-etsian, beren bi esku hutsei buru-makur begiratu: besterik […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728