Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

HISTORIA ERDI BERRIAK

Aspalditik zeukan ohitura Inozentziok. Aldirietako tren bat hartu behar izaten zuen bakanetan, ez liburu eta ez otxokoarto, El Jueves komiki-aldizkaria erosten zuen (asteazkenetan ateratzen den horixe bera, bai), eguneroko gure berripaperen gezur eta tristuren trukean. Hala, baita aurreko asteartean ere. Ordiziara zihoan, Zaldibian mondeju jana egitera bi lagun-zaharrekin; eta arestian aipatu errebista hartu zuen Irunen, […]

SOINU, JAIZKIBELEKO LEIZE-GIZONA

Duela ehun eta berrogei urte jaio zen, 1875ean, Prudentzio San Sebastian, «Soinu» ezizenez ezagutua, ala Bidasoako partean nola Espainia osoan ere. Miragarria bezain ikaragarria da gizon haren historia latza, nik hemen labur-zurrean kontatuko dudana, Hondarribiko festa-aldizkarian, «Soñu, el Robinsón del Bidasoa» goiburupean, aurten atera zenaren haritik. Donostiako ama-etxe batera jasoa izan zen jaio berri. Osasunez […]

ABADE BATEN BAINUA

In illo tempore, duela bederatziehun bat urte, bizi izan zen Bertzeoko Gontzalo, Errioxako lurretan jaio arren agian, euskaldun omen zena agidanez, batzuen ustetan. Donemiliaga Kukullan ikasi zuen, fraile eta mojen artean. Famatuak daude haren idatziak. Batetik, Andre Mariaren gorespenak (Milagros de Ntra. Sra., Loores de Ntra. Sra., …); bestetik, santuen bizitzak (Vida de Sta. Oria, […]

ZILARREZKO KUTXAREARENA

Iker pisu koxkor batean bizi zen, Mirenekin batera, Gasteizen, biak ere estudioak ikastera joanda; Gernikatik neska eta Hondarribiatik mutila. Bien familiak zoriontsu bizi ziren, etxeko zoriontasuna horixe omen delako: senitartea bat egina, norberagatik biziki arduratua, baina familia eta norbera hiri diferenteetan bizi-ta… Ikerren etxekoentzat Miren ez zen pisu-kidea besterik, gastu-laguna; eta bien artean ez zegoen, […]

ETXEKO TELEFONO ERANTZUNGAILUA

Hona hemen guraso zaharrok, aitona-amonok, etxeko telefonoan grabatu berri dugun erantzun automatikoa, beste inork berean ezarri nahi izango balu ere, guraso gazteentzat, geure seme-alaba dagoeneko aitatxo-amatxo eginentzat. Jakin dezatela guraso zaharren mugimendua nola zen; bi tenpo zituela, alegia: bata, gauean ohean etzanda: bestea, eguneko egitekoen txanda, ordezkorik ez zan-da. Bata, lehena? Ondo asko dute kunplitzen. […]

KAKA ESPLIKATU NAHI ETA EZIN

Katalunia gora eta Katalunia behera, sinistekoak ez dira egunotan hedabide eta sare sozialetan entzuten eta irakurtzen ditugunak, lurralde hartan guztiak ume inozo zuntzun balira bezala. Datorren igandean, irailak 27 izango dituenean, hitz egingo dute bertako hautesleek. Beldur-ikaran dira espainiarrak. Kaka dariela daude. Eta beldur-ikara horixe bera egia tragikotzat hartuta, kaka esplikatzen ari zaie katalanei ezkerretik […]

MOTZA

Gipuzkoak ez daki Motza-ren historia. Pedro Martin Muxika, Motza, alfer, arlote eta txarki laketua (vago, ocioso y mal entretenido), halakotzat deklaratua behintzat, Beasainen jaio omen zen (Gabirian?) 1757ko maiatzaren 14an. Urte asko baino lehen, Lazkaoko Senper-Berri baserrira eraman zuten gurasoek. Trenik eta autorik gabe, pentsa genezake ez zela apenas bere oila-lurretik aterako gaztea. Zaude horretan! […]

MALALETXEA

Malaletxea suelto dabil, Bilbotik Maulera eta Madrildik Parisera, esnearen prezioaren kontura. Arrazoi handiz. Esne-ekoizleek ezin diote beren lanbideari eutsi, kosteen azpitik ordaintzen diete-eta litro esnea. Barra-barra aipatzen da egunotan. Ez pentsa, ordea, atzo goizeko kontua denik. Orain ehun urte igual-igual zebiltzan Hondarribian ere, malaletxean, baserritarrak alde batetik, esne-saltzaileak bestetik. Alkizenea baserrian, 1917ko urtarrileko egun batean, […]

ZAHARRAK BERRI

Ez dut atzo goizean gure Goierrin aditua «Zarra, txarra», esaldi labur bezain adierazkorra. Geroztik Bidasoaren alde bietan entzun izan dut honako hau: «Zahartzeak deus onik ez du». Eta, bestalde, literaturatik jasoa dut «Zaharraren sistema, seta eta tema». Zahartzeari buruz, ordea, bada bestelakorik ere, zorionez, aldian aldiko bizkorkiloei eskerrak, ez hain ezari eta beltzari emanik.                 […]

ANTZINAKO IPURDI BATZUEN INPORTANTZIA

Bidaia listatzen ari omen dira Martera, planeta gorrira. Tartean ba omen dabil donostiar bat ere, agidanean… Baina, inor gutxik jakin du orain gutxi arte, gaur egungo martxarik modernoak ere iragan zaharreko jokaerak markatu eta baldintzatu dituela. Espazio-transbordadore bat lantzamendu dorrean bistaratzen dugunean, espaziontziari, ezker-eskuin atxikita, bi erregai depositu bultzagarri ikusten zaizkio. Depositu handiok Utah-n egiten […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728