Bai Horixe - Bizargorri >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

ARINALDIA

Bi mila eta hogeiko, urte gaizto petral honetako, azken asteazkena dugu gaur. Ilargi betearekin. Bizitza aldatu digun urtea, ahaztezina, dudarik gabe. Penak eta saminak landu beharrik ez omen da izaten, berak ohi datozelako berez… Biziko garen bitarte guztian ez dugu ahaztuko “errosario santu” hau: pandemia, konfinamendua, deseskalatzea, normaltasun berria, 2. olatua; musukoak, kutsatuak, ospitaleak, erizainak, […]

SAGUA ETA KATUA

Aspaldi batean sagua eta katua ibili omen ziren bezalatsu gabiltza aurten geu ere, ditxosozko 2020an; alegia, akerraren adarraren adarrak baino okerrago. Primeran datorkit ipuin xahar polit hau, nire salbagarri eta zure entretenigarri. Izan ere, titular ponpoxoz eta datu-saldaz josiak daude komunikabideak: txertoa, pandemia, xomorro, positibo, %6, PCR, itxialdiak, Eguberriak, mugak, multzoak, musukoa, mutazioa eta sursum […]

HIRU ISTORIO HIZPIDE

BAT. Gizakion bizitzak atzekoz aurrera beharko luke izan, akaberatik hasita. Aurren-aurreneko gauza, hil: horixe egin beharko genuke lehendabizi; hartara, trauma latz hori gainditua geneukake. Ondoren, erresidentzia batean esnatzen zara, egunetik egunera hobera hobera eginez. Gerora, erresidentziatik kanporatu egiten zaituzte, dagoeneko ondo zaudelako, eta lehen-lehendabiziko gauza egingo duzuna pentsioa kobratzea izango da. Hurrena gero, zure laneko […]

ÑAKA…!

Internet, telebista, telefonia eta abarren kontratazioekin bezalaxe, erne ibili beharra daukagu (urteetan aurrera xamar gabiltzan jubilatuok, batik bat), gure autoaren aseguruarekin ere. Zer dela eta? Gure autotxoaren ezbeharrak eta matxurak konpontzeko baino askozaz ere aztiago eta bizkorrago dabiltzalako konpainia guztiak auto-jabeari, geuri, ñaka egiteko. Ñaka…! Hau da, iruzur, amarru, txandrio eta lapurreta, lege-legera, egiteko. Ez […]

TXISTE-TXAPA DA GUAXAPA

Txiste-txapa, kuanto, WhatsApp-a (txapa, kalaka, tabarra, alamena, lata). Betidanik hala izan da, noski; baina, lehenaz gain, areagotu egin da koronabirus garaiotan; hain zuzen ere 2020an, bi aldiz 20an, hala kasualitatez tokatu delako. Euskaldunon zenbakeraren oina hogeinakoa da: berrogei, hirurogei, laurogei, bost-hogei. Bai, bost-hogei ere erabili izan da; baita hogei-aldia ere, hiru asteko tartea adierazteko… Eta, […]

ZUMALAKARREGI, LUMAK DAKAR EGI

Hitzetik hortzera dabil irrati-telebistetan “salba ditzagun Gabonak…!”. Baina, agidanez, salbatuko ez ditugunak aurten Sanandresak dira Ormaiztegin. Kito gure afaria, kito gure kantaldiak, kito gure lagunartea…, apartean bizi garenontzat, behintzat. Odolkiren bat iristen bazaigu, sikiera, gaitzerdi… Sanandresak aldrebesak aurten ormaiztegiarrontzat… Ezin ahaztu du batek jaioterria; nolatan, ba!? Ormaiztegi gogoan, beraz, aportazio gisa, hiru gauzatxo garrantzitsu nahi […]

HITZAK EDERRAK…

Ezin zaio guziri hitzaurrerik jarri, hartara bailezake jendeak igarri hondarrean zer duen ipuinak ezarri… Arraroenik ere gertatzen da sarri.   Hemendik urruti xamar gertatu bide zen hau, baina gerta zitekeen noski hemendik oso aparte gabeko hiri, herrixka edo landa eremu batean ere. Gezurra badirudi ere. Arratsalde batez, bazihoan politiko aberats okitu fama izugarriko bat bere […]

HITZA ZURI, AZIOA ZIRI

Edozein jarrera edota jokaera zuritzeko arrazoiak beti badira. Horretan abilak asko daude; gure inguruan egon ere. Bai, alafede. Baina, horretan abil, iaio, trebe, praktiko aprobetxategi profesionalak politikoak ditugu; dudarik ez. Atsotitzak hala dio: Politiko-solas, gezur-solas. Baita hauxe ere: Itxuraz txori, izatez bele. Izan ere, itxurak eta azal-apainak egiten artistak dira. Han-hemen. Nik gaurkoan Errusiatik Israelera […]

HALLOWEEN/INAUTE

Joan den asteburuan mundu zabal gehienean ospatu duten Halloween (hemen oraintsuko eta aurten triste) jai egunaren ondoren, eta gure Inauteriak (hemen antzinako eta hurrengoak gutizia) berriz lehenbailehen gozatzeko zain, hara zer berri iritsi zaidan. Bilbo hiriko auzo koxkor batean gertatua omen da. «Inor ez da baztertua izango, edo zoritxarreko», Aita Santu Frantziskok esana. Arratsaldean artean […]

-ITA, -ITO eta KITO

Badakit ondo, ondotxo jakin ere, nonahitik datorren, nonahi dabilen edota nor-nahik darabilen euskerak kritikak jasoko dituela batetik zein bestetik. Badut eskarmentu ederra. Batzuetan, putz-harro ulergaitz kaka-loratua irizten delako; eta, besteetan, trakets oker eskasa omen delako. Lehenbizi, dakigunetik, garbitasun erabatekoa ipini zen lege eredu (garbizaleak); hurrena, euskara batuaren “h” zorionekoarekin (eta abarrarekin) euskaldunok berriro bitan banatu […]

febrero 2025
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728