Duela berrehun urte esaten zigun Juan Antonio Mogelek: «Txakur handiak gatik esaten da zakurra; txikiagatik, txakurra». Eta haren hitz horien aurretik eta ondorenean ere, sortuak badira makina bat ateraldi edo esapide gu guztion, etxeko ez bada auzoko, animalia bedeinkatu/madarikatu honen onean eta gaitzean: «Zakurrak bere atarian indarra. Zakurrik ez den lekuan azeria errege. Zakurren biolinak! […]
Orain ehun bat urte (1918an) gertatu zen inguruotan “gripe” epidemia latza eta orduko agintariek honela zuten aholkatzen: hitz edota eztul egitean sortutako txistu-tantek kutsatzen dute lehendik gaixorik edo makaltxo zegoena; beraz, ez ibili jendartean, ezta toki itxietan ere; eskuak ondo maiz garbitu; eta, beti ere, adituen esanei kasu egin, ez ahotzar berritsu illuminati-ei… Ez dira […]
Ormaiztegi; XX. mendeko bigarren erdiaren hasiera… Gure haurtzaro aspaldiko hura, gaur egungo umeenarekin alderatuz, motzagoa izango zen baliabidez agian, eskasagoa; baina, batere dudarik gabe, askoz ere aberatsagoa ekimenez eta gozamenez. Erosi apenas egiten ziguten ia ezer, eta gure denbora pasarako esku bete jostailu bagenuen beti. Entretenigarriak lagunen artean, perretxikoak basoan nola?, halaxe sortzen zitzaizkigun. Gure […]
Batzuek beti ama edo amona aipatu ohi duten arren etxeetan sukaldari, bada hamaika aitatxo eta aitona ere horretan aritzen denik egunero. Horietako bati, etxealdi luzeko egunotan, aspaldian urrutixko bizi zaion alabak aholkuak eskatu izan dizkio hau-eta-hori-eta-hura (txitxi, saltsa, eltzekari…) prestatzeko. Azkena, hau: «Aitatxo, labean sar daitekeen zartagin on bat erosi dut; esaidazu paella nola egin». […]
Nire orri zuri honetan gure haurtzaroko kontakizun zaharretan dihardut aspalditxoan, zuen guztion entretenigarri (nahian, ustez) eta, akaso, bertsolari batzuen lagungarri (nahian, gaian), gaur 18:30etan, Andoni Egañak gidatuta, Alaia Martinek eta Amets Arzallusek haurtzarora egingo baitute bidaia, online, bertsoaren bitartez. Gutako bakoitzaren haurtzaroa bat eta bakarra da, jakina; baina, begia zorrozten hasi ginenetik (aurreko mendean izan […]
Bihar beteko da aste bat Libururen Nazioarteko Egunarena, Cervantes eta Shakespeare hil zirenekoa; bihar bi aste, beste idazle iaio bat zendu zela: Luis Sepúlveda Calfucura. 1949ko urriaren 4an jaio zen Ovalle herrian, Txilen. Idazle, kazetari eta zinemagile izaki, idatzitako ipuin eta nobelengatik egin da, batez ere, munduan ezagun. Gorabehera handitako bizitza han-hemen eraman ondoren, bihar […]
Duela hirurogeita hamaika urteko baserri haietan urik eta argi-indarrik ez zen izango, akaso, baina batzuetan, gurean esate baterako, bai ogia egiteko labea, gaur egun sineskaitza badirudi ere: urik ez, telebistarik ez, telefonorik ez, eta ogia egiteko egur-ikatzezko labe handia bai!? Bada, bai… Ez dut nik gure labe-tzar haren oroitzapen zehatz handirik, ez zidatelako arrimatzen askorik […]
Aurreko astean hasiera emandakoari segida emango diot gaurkoan, birus urte malapartatu honetako udaberrian tokatu zaigun abelera motzean jaso behar izan dudan (duzun, duten…) waxap zaparrada azkenik gabea gogoratuz eta ale aukeratuak erderatik euskarara itzuliz. (Euskaraz broma gutxi baitago). Gogoan eduki, beti ere, egoera: birusa hilkor; konfinamendua; balkoietan txalo, kanta, lapiko joak eta zerak; eskola, taberna […]
Sarri askotan esan izan dut aspaldian, ez dagoela mundu osoan norbere etxea baino hotel-jatetxe hoberik. Izan ere, bizikidetza kuttun-eztia baldin bada etxaldean eta eltzekari bikain-goxoa sukaldean, zein pello-txaldan inozentek ote du, bada, nahiago hala Paris nola Benidorm, nola Londres hala Tasmania, hobe bizitzeko bolada batez, zeinek!? Su eta gar defenditu izan dut ideia hori ezagun […]
Joan den mendeko 50. hamarkadako Ormaiztegin baserriko nire ibilerez eta abeleraz ari natzaizu kontu kontari, bi astez behin. Segi dezadan aurrera, oroimenak aldiro zer esana eman ahalean… Gaurko honetan bost bat jardun edo egitekoen berri nahi nizuke azaldu, orriak eta etorriak emanenean. Amarekin lixiba jotzera errekara joaten nintzen, ez zelako etxean urik, ez auzo inguruan […]