http://en.wikipedia.org/wiki/Crisis%3F_What_Crisis%3F
http://en.wikipedia.org/wiki/Winter_of_Discontent#.27Crisis.3F_What_crisis.3F.27
Post honetan eta nire hurrengoetan krisiaren hainbat alorretan aritzeko asmoa dut. Gaur ekoizpenaren hazkundearen eta langabezi-tasaren aldakuntzaren artean dagoen erlaziotik abiatuko naiz.
Justu aurreko astean ezagutu ziren Barne Produktu Gordinaren (BPG) datu berriak Euskal Autonomi Erkidegorako (Euskal AE): 2012an BPG %1,2 erori zen (ikus hemen). Hori, noski, ez da albiste ona. Egun batzuk lehenago Nazioarteko Diru Funtsak eman zituen urte honetarako eta hurrengorako proiekzioak (ikus hemen). Lehenengo Taulan daude datu hauek guztiak:
1.go Taula. Barne-produktu gordinaren hazkunde-tasak (%).
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
|
Mundua |
3,9 |
3,2 |
3,5 |
4,1 |
AEB |
1,8 |
2,3 |
2,0 |
3,0 |
Alemania |
3,1 |
0,9 |
0,6 |
1,4 |
Frantzia |
1,7 |
0,2 |
0,3 |
0,9 |
Italia |
0,4 |
-2,1 |
-1,0 |
0,5 |
Espainia |
0,4 |
-1,4 |
-1,5 |
0,8 |
Euskal AE |
0,6 |
-1,2 |
-1,1 |
1,2 |
Txina |
9,3 |
7,8 |
8,2 |
8,5 |
India |
7,9 |
4,5 |
5,9 |
6,4 |
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa, Eustat, Eusko Jaurlaritza.
Garbi ikusten denez, munduko barne produktu gordinaren (BPG) hazkunde-tasa zertxobait igoko da, baina euroaren gunean errekuperazioa oso motel doa eta atzeratzen ari da. Zer esan daiteke Euskal Autonomi Erkidegoari buruz? Espainia baino zertxobait hobexeagoa doa, baina hori ez da kontsolamendu handia, ikusiak ikusita. Aurreikuspenek esaten dute zertxobait hobera goazela, baina mantso oraindik. Nik, onartu behar dizut, ez ditut guztiz serio hartzen ze esaera zaharrak dioen bezala … usteak erdi ustel.
Eta horrek zein ondorio dakar langabezian? Tresna bat lagungarri gerta dakiguke gertuko etorkizunari buruz hitz egiteko, hazkundeko hamarrenak gora, hamarrenak behera: Okun-en legea. Okunen legeak, herrialde baten BPGren hazkunde-tasaren igoerak langabezi tasaren beherakadekin erlazionatzen ditu. Noski, zenbat eta handiagoa izan hazkunde-tasaren igoera, orduan eta langabezi tasa txikiagoa. Kontuan izan ezazu ekonomiako “legeak” ez direla legeak (ez dira Moisesek emandako Hamar Aginduen baliokidea), errealitateari ahalik eta zentzu handienarekin egiten dizkiogun hurbilketa estatistikoak baizik (ikus post hau eta Nazioarteko Diru Funtseko ikerketa luze hau). Nahiz eta aldakuntzak jasan erlazio horrek, nahiko ona izan ohi da hurbilketak egiteko. Azkenaldi honetan zalantzan ipini da, krisiaren gora beherak direla eta, baina duela gutxi ere bizirik dirauela ziurtatu da (ikus hemen). Erlazio honetan, noski, aldagai askok eragiten dute, hala nola, lan merkatuaren funtzionamenduak (aldi baterako kontratuen garrantzia, langabezi sariak, kontratatzeko eta kaleratzeko kostuak, malgutasunak, …), merkatu finantzieroen gora beherak, eta abar.
Hona hemen nik neronek Euskal Autonomi Erkidegorako di-da egindako estimazioa. 1.go Irudiak erakusten du Okunen legea 1986-2012 urte bitarterako. Langabezi tasaren aldakuntzaren (y ardatzean) eta BPGren hazkunde-tasareren (x ardatzean) arteko erlazio negatiboa oso nabarmena da, espero genezakeen bezala. Zenbatetsitako erlaziotik, gutxienez, bi ondorio datoz:
Ikus hemen eta hemen duela gutxi Espainiari buruz egindako bi ikerketa.
Iturria: Eustat eta neronek landua.
Noski, kontu handiarekin ibili behar da zenbaki hauek guztiz serio hartzearekin. Adibidez, 1994-2012 urte bitartea hartzen bada, lortzen den erlazioa y=-1,111x+2,057 da: elastikotasuna handiagoa da (balio absolutuan), 1,111, baina langabezi tasa jaisteko lortu behar den hazkunde-tasa txikiagoa adierazten du, %1,85 (=2,057/1,111). Edo atzeraldi-krisi garaia hartzen badugu, 2008-2012 bitartean, orduan haruntzago doa: y=-1,292x+1,673 da; elastikotasuna are handiagoa (balio absolutuan), 1,292, eta langabezi tasa jaisteko lortu behar den hazkunde-tasa are txikiagoa , %1,29(=1,673/1,292).
Zein da hobeagoa? Horra hor errealitatearen komeriak …
Egoera oso berezia dela ikusita, ni azken bietan oinarrituko naiz, bien batez bestekoa kalkulatuz. Demagun elastikotasuna 1,2 dela eta BPG %1,55etik gora dagoenean hasiko dela langabezia jaisten. Zein aurreikuspen egin daiteke?
Ikusiko dugu igarle gisa zer moduzkoa naizen. Time will tell …