Nire aurreko postan azaldu nuen bai lanaldi partzialeko langileen eta azpienpleguaren garrantziak gora egin duela azken urteetan krisia dela eta. Baina zein da kontratu mugagabeak dituzten eta aldi baterako kontratuak dituzten langileen arteko egoera? 1.go Irudiak Europako Batasuneko (EB) herrialdeen egoera erakusten du. EBko langile guztien %13,8a aldi baterako kontratuarekin dago. Polonia (%26,8), Espainia (%23,2), Portugal (%21,5) eta Herbehereak (%20,3) dira aldi baterako kontratuak gehien erabiltzen dituzten herrialdeak. Beste aldean Lituania (%2,7) eta Errumania (%1,5) daude.
1.go Irudia. Aldi baterako kontratuekin enplegatutako personen proportzioa (2013), 15 eta 64 urte bitartean.
Iturria: Eurostat
Zein izan da bi kontratu mota horien arteko bilakaera gure inguruan? 1go Taulak oinarrizko datu batzuk ematen ditu hiruhileko jakin batzuetarako. Krisia baino lehen, 2007ko laugarren seihilekoan (2007-4), aldi baterako langileen proportzioa %30aren inguruan zegoen Espainian, Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan. Krisiak ehuneko hori murriztu du oso modu nabarmenean, 8 puntu portzentual inguruan, 2014ko lehenengo hiruhilabete arte (2014-1), eurak izan baitira lehenengo kaleratu direnak enpresetan. Orain errekuperazio bidean goazela, berriro ehuneko horiek gorantz hasi dira. Baina azken urtean zer gertatu da? Espainian 464.400 pertsona gehiago dago lanean 2015-1 hiruhilabetean 2014-1 hiruhilabetean baino. Langile horien kontratuen %62,38 aldi baterakoak dira. EAEn %57,45 izan dira. Aldiz, Nafarroan enplegua galdu da, sortu diren aldi baterako enpleguak (5.000) galdu diren kontratu mugagabekoak (-12.300) baino gutxiago izan direlako. Garbi dago, beraz, joera. Horra hor berriro ere Espainiako lan merkatuaren dualtasuna, aldi baterako langileen eta “finkoen” artean.
1.go Taula. Aldi baterako kontratuekin enplegatutako soldatapekoen proportzioa, hiruhileko jakinetan.
2007-4 |
2014-1 |
2015-1 |
|
Espainia |
30,82% |
23,13% |
23,60% |
EAE |
28,94% |
21,04% |
21,84% |
Nafarroa |
27,57% |
19,52% |
22,64% |
Iturria: INE.
Zer espero daiteke etorkizunean? Egoera hau areagotzea, eta horrek ez du lan merkaturako itxura ona hartzen. Krisiaren alderdi gogorrena eta mingarriena erakusten du …