>

Blogs

Ekonomiaren Plaza

Ekonomiaren plaza

Industria-jardueren garrantzia eta biztanleko BPG gure udalerrietan

@InakiErauskin

 

Lehengo astean Eustatek jakin arazi zuen Zamudio, Olaberria eta Zierbena zirela Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) biztanleko Barne Produktu Gordin (BPG) handiena zuten udalerriak (ikus hemen prentsa-oharra). Bertan aipatzen da ere udalerri horietan industria-jarduerak direla nagusi.  Hiriburuetan Donostia da biztanleko BPG handiena duena (113, batez bestekoa 100 delarik), eta ondoren Gasteiz (105) eta Bilbo (101) datoz. Industria-jardueren garrantzia eta biztanleko BPG lotzea ez da berria. Nicholas Kaldor ekonomialari britainiarrak (baina Hungarian jaioak) “sortu” zuen ideia hori 1966. urtean eta horren inguruko ekarpenak Kaldorren legeak bezala ezagutzen dira.

Eustaten datuetara bagoaz aztertu dezakegu ea industria-jardueraren garrantzia eta biztanleko BPG erlazionatuta dauden. Horretarako EAEn 20.000 biztanletik gora dauden 18 udalerrientzat industria-jardueren BPG, BPG osoarekiko (ehunekotan) eta biztanleko BPGak hartzen ditut. 1.go Irudiak erakusten ditu datuak: Garbi ikusten da industria-jardueren BPG (ehunekotan) handiagoa duten udalerriek biztanleko BPG handiagoa dutela. Beraz, EAEko udalerrien kasua Kaldorren legea betetzea da. Dena den, xehetasun garrantzitsua kontuan hartu behar, prentsa-oharrak dioen bezala: “Datuak interpretatzerakoan, udal BPG eta udal-errenta bereizi behar dira. BPG ekoizpenari eta aberastasuna sortzeari dago uztartuta, eta ekoizpen-establezimendu garrantzitsuak dituzten udaletan jartzen du arreta. Errenta, aldiz, pertsonei eta haien bizilekuari dago lotuta.”
1.go Irudia. Industria-jardueren BPG (BPG osoarekiko ehunekoa) eta biztanleko BPG, 2012.

Iturria: Eustat eta neronek landua

 

Zergatik izan daiteke erlazio positibo hori? Kaldorrek industria-jardueren atzean ekoizkortasun handiagoa ikusten zuen beste sektoreetan baino, gehienbat eskalako ekonomia gorakorrak direla eta, antolakuntza hobeagoagatik, esperientziagatik, eta abar, tamaina handiagoarekin ekoiztean, kostu txikiagoan eta ekoizkortasun handiagoarekin ekoizteko ahalmena sortzen zelako. Ideia horren atzea, noski, aurrerakuntza teknologikoak leudeke, industria-jardueretan ezartzen direnak azkarrago, horrela hazkundea sustatuz.

Noski, zerbitzuak nagusi dira gizarte aurreratuetan (BPGaren bi heren, gutxi gorabehera), baina industriak, ikusten den bezala, badu zeresana oraindik …

 

 

@InakiErauskin

 

Temas

Hausnarketa eta eztabaida gure errealitate ekonomikoaz /Reflexión y debate sobre nuestra realidad económica

Sobre el autor

"Donostiako Deustu Business Schoolen eta Lehiakortasunerako Euskal Institutoan, Orkestra-n, dihardugun lau unibertsitate irakasle eta ikertzaile gara. Blog hau sortzera bultzatu gaituena zera da: modu ulerterraz, zorrotz, kritiko eta burujabean egindako hainbat gai ekonomikori buruz gogoetak plazaratzea, gai horiek gure bizitzan eta gu parte garen gizartearenean eragin handia dutelakoan". --------------------- "Este blog pretende reflexionar sobre diferentes cuestiones económicas que nos afectan como personas y como sociedad, de una manera divulgativa, rigurosa, crítica e independiente. Somos cuatro profesores que desarrollamos nuestra actividad académica en la Deusto Business School en su campus de San Sebastián y en el Instituto Vasco de Competitividad, Orkestra. Blog sobre economía de Asier Minondo, Iñaki Erauskin, Bart Kamp y Jon Mikel Zabala".


junio 2015
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930