>

Blogs

Ekonomiaren Plaza

Ekonomiaren plaza

Euriborra negatiboa izango ote?

 @InakiErauskin

 

Euriborra (Euribor=EURo area InterBank Offered Rate) %0,048 da momentu honetan. Euriborra finantza-erakundeek euren artean mailegatzen duten diruaren interes-tasa nominala da, 12 hilabetera erabiltzen den erreferentzia nagusia. Une honetako euriborra oso tasa txikietan dabil, Eurogunearen historian txikienetakoetan. Txikiena aurreko ostiralean, 2016ko urtarrilaren 22, izan zen, %0,032, aurreko errekorra, abenduaren 3koa, gaindituz. 1.go Taulak erakusten duen bezala beheranzko joera erakusten du azken egunotan.

 

1.go Taula. Interes-tasak (%).

Eguna

Eguneko Euribor-a urte betera

Hileko batez bestekoa

2016/1/4

0,045

0,045

2016/1/5

0,059

0,052

2016/1/6

0,056

0,053

2016/1/7

0,051

0,053

2016/1/8

0,051

0,052

2016/1/11

0,050

0,052

2016/1/12

0,048

0,051

2016/1/13

0,049

0,051

2016/1/14

0,048

0,051

2016/1/15

0,049

0,051

2016/1/18

0,049

0,050

2016/1/19

0,048

0,050

2016/1/20

0,045

0,050

2016/1/21

0,042

0,049

2016/1/22

0,032

0,048

Iturria: Asociación Hipotecaria de España (AHE), www.ahe.es

 

Zein izan da Euriborraren bilakaera azken urteetan? 1.go Irudiak erakusten du 2011tik aurrera: Euriborra, IRPH (Índice de Referencia de Préstamos Hipotecarios) eta Europako Banku Zentraleko (EBZ) interes-tasa ofiziala (berfinantzaketa eragiketa nagusietako interes-tasa). Berehala sortzen den galdera ondorengoa da: Posible al da Euriborra negatiboa izatea?

 

Iturria: Asociación Hipotecaria de España (AHE), www.ahe.es

 

Nire klaseetan ikasleei galdetzen diet urtero ea posible den interes-tasa nominala negatiboa izatea. Teorikoki hau ez da posible, ze nork mailegatuko luke baldin eta euro gutxiago jasoko balu? Hobeto ez mailegatu, poltsikoan gorde eta diru kopuru berdinarekin geratu! Arriskuak eta bildurrak egiten du posible egungo egoera.

Krisiak oso egoera bereziak sortu ditu interes-tasatan. Horietako bat zenbait Estaturen zor publikoaren interes-tasak negatiboak izatea izan da, Suitzan eta Danimarkan lehenengo aldiz 2012an eta gero beste herri batzutan, Alemanian adibidez. Normalean zor publikoko titulu horiek epe laburrekoak ziren, baina 2015ean ere 10 urteko zor publikoko tituluetara iritsi da, Suitzan adibidez.

Bankinterrek aurreikusten du Euriborra negatiboa izango dela 2016 urte osorako eta 2017ko lehenengo bi hiruhilekoetan gutxienez: -%0,10 (ikus hemen). 2017ko 4.go hiruhilekoan espero du berriro positiboa izatea, +%0,10. Euroguneko interes-tasa ofiziala egungo %0,05ean mantentzea espero dute garai honetan.

Nahiz eta interes-tasa ofiziala ia %0 izan (%0,05), EBZren gordailu-erraztasuna -%0,30 da. Horrek esan nahi du finantza-erakundeek EBZn uzten badute euren dirua, bueltan diru gutxiago jasoko dutela. EBZk horrekin finantza-erakundeek gehiago mailegatzeko pizgarria sortu nahi du. Oraingoz horrela mantentzen du (ikus hemen azken erabakia urtarrilaren 21ean). Beste zenbait herrialdeetan ere ez ohiko gertakariak gertatzen ari dira. Suediako Riksbank-aren interes-tasa ofiziala (repo rate), adibidez, -%0,35 da momentu honetan. Suitzan -%0,75 inguruan dabil, Danimarkan %0,05 eta gordailuentzat -%0,65.

3 hilabeteko Euriborra negatiboan sartu zen jada 2015eko apirilean, baina ez oraindik urtebetekoan, Espainian mailegu gehienetako erreferentzia dena.

Ikusitakoak ikusita, Eurogunean Euriborra gehiago jaisteko marjina txikia dagoela nahiko garbi dago, baina Euriborra negatiboa izatea oso litekeena da. Denborak esango du …

 

@InakiErauskin

 

Temas

Hausnarketa eta eztabaida gure errealitate ekonomikoaz /Reflexión y debate sobre nuestra realidad económica

Sobre el autor

"Donostiako Deustu Business Schoolen eta Lehiakortasunerako Euskal Institutoan, Orkestra-n, dihardugun lau unibertsitate irakasle eta ikertzaile gara. Blog hau sortzera bultzatu gaituena zera da: modu ulerterraz, zorrotz, kritiko eta burujabean egindako hainbat gai ekonomikori buruz gogoetak plazaratzea, gai horiek gure bizitzan eta gu parte garen gizartearenean eragin handia dutelakoan". --------------------- "Este blog pretende reflexionar sobre diferentes cuestiones económicas que nos afectan como personas y como sociedad, de una manera divulgativa, rigurosa, crítica e independiente. Somos cuatro profesores que desarrollamos nuestra actividad académica en la Deusto Business School en su campus de San Sebastián y en el Instituto Vasco de Competitividad, Orkestra. Blog sobre economía de Asier Minondo, Iñaki Erauskin, Bart Kamp y Jon Mikel Zabala".


enero 2016
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031