Hilaren 23an izango da Arantzako mendi lasterketa. Aurtengoa bigarrena izango da eta parte hartzen duten kirolariek 20kmko ibilbidea burutu beharko dute. Goizeko 9:30ean aterako dira Arantzatik (275 m.), Ollagarta (660 m.), Ibintza (1032 m.) eta Ekaitza (1.040 m.) gero handik Illurdira (1.072 m.) eta Zepurura (715 m.) jotzeko. Handik Arantzara bukatzeko. Hilaren 20a arte eman […]
400 lagun baino gehiagok burutu zuten 2017ko Zirkuituko lehen mendi martxa luzea. 45 kilometroko ibilbidea prest zuten Aizkardikoek eguraldi onarekin batera eta benetan giro bikaina izan zen atzokoan. Adarra izan zuten azken tontorra partaideek eta gogorra egin arren, gehienek gustora igo zuten Leitzaranen sartu aurretik.
Hassan Ait Chaou eta Maite Etxezarreta nagusi Larraul eta Hernio artean Eguraldi bikaina zutelarik, 172 lagunek hartu zuten parte igandean Larraul- Hernio Larraul mendi lasterketan. 15 kilometroko ibilbidea burutzen azkarren a Hassan Ait Chaou izan zen 1:11:10ko denboran. Ondoren, Asier Alonso, Josu Goñi eta Iñaki Olano izan ziren. Emakumezkoetan lehena, Maite Etxezarreta izan zen 1:32:18 denborarekin. Vanesa Pelaez eta Sara Ugarte izan ziren bigarrena eta hirugarrena. Bestalde, aipatu Kamel Ziani kirolaria omendu zutela atzokoan Larraulen eta honek eman zion hasiera lasterketari.