Antxon Bandres bidaiarien txokoak hitzaldi interesgarria antolatu du bihar asteazkena iluntzeko 20:00etan. Miel Mari Elosegi “Luze” biologo nafarrak eskainiko du. Tolosako bidaiarien txokoan euskaraz. Egoitza Tolosako Miguel Aranburu Enparantzan dago Euskal Herrian basoek azalera handia estaltzen dute, Badaude baso naturalak eta erabat artifizialak direnak baina denetan gizakion aztarna nabaria da. Nolakoak izan zitezkeen basoak aintzinean, gizakirik ez zen garaietan? Zer gertatzen da baso batean baso-lanik egiten ez denean? Baso naturalek itxura desberdina dute, adin guztietako zuhaitzak izaten dira eta hildako egurra ugari izaten da. Hildako egurra, basoaren dinamikan garrantzi izugarria duen elementua da eta hainbat landare-onddo eta animalia espezie rentzako ezinbestekoa da.