Aizkardiko mendi martxa bikain! | Lau haizetara >

Blogs

Elisa Belauntzaran

Lau haizetara

Aizkardiko mendi martxa bikain!

Duela egun batzuk izan zen Amasa-Villabonako Aizkardi mendi taldeak antolatzen duen mendi martxen eguna. Aurten ere bi izan ziren proposatutako ibilbideak. Lehena goizeko 6:30ean atera zen eta 44 kilometro inguru egin zituzten 500 bat mendizaleek. Bigarrena goizeko 8etan atera zen eta beste 400 bat lagun izan ziren 24kiloemtroko ibilbidea egiten.

Aizkardik antolatzen dituzen ibilbideetako gogorrena dela esan daiteke aurtengo baina benetan polita. Amasa-Villabonatik Belabieta, Urdelar, San Lorentzo, Ipuliño, Uli, Erroizpe, Uzturre, Loatzo eta beste hainbat paraje ederrak ezagutzeko edo berriz bisitatzeko aukera paregabea eskaini ziguten.

Primeran antolatuta, jateko eta edateko ongi eta zirkuitua oso ongi markatuta. Zer gehiago eskatu, beste guztia Naturak eskaintzen zigun… aurten elurra eta guzti gainera Ipuliño ingur

uan

Temas

Rincones de Gipuzkoa por descubrir

Sobre el autor


marzo 2016
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031