Hassan Ait Chaou eta Maite Etxezarreta nagusi Larraul eta Hernio artean Eguraldi bikaina zutelarik, 172 lagunek hartu zuten parte igandean Larraul- Hernio Larraul mendi lasterketan. 15 kilometroko ibilbidea burutzen azkarren a Hassan Ait Chaou izan zen 1:11:10ko denboran. Ondoren, Asier Alonso, Josu Goñi eta Iñaki Olano izan ziren. Emakumezkoetan lehena, Maite Etxezarreta izan zen 1:32:18 denborarekin. Vanesa Pelaez eta Sara Ugarte izan ziren bigarrena eta hirugarrena. Bestalde, aipatu Kamel Ziani kirolaria omendu zutela atzokoan Larraulen eta honek eman zion hasiera lasterketari.