Hassan Ait Chaou eta Maite Etxezarreta nagusi Larraul eta Hernio artean
Eguraldi bikaina zutelarik, 172 lagunek hartu zuten parte igandean Larraul- Hernio Larraul mendi lasterketan. 15 kilometroko ibilbidea burutzen azkarren
a Hassan Ait Chaou izan zen 1:11:10ko denboran. Ondoren, Asier Alonso, Josu Goñi eta Iñaki Olano izan ziren.
Emakumezkoetan lehena, Maite Etxezarreta izan zen 1:32:18 denborarekin. Vanesa Pelaez eta Sara Ugarte izan ziren bigarrena eta hirugarrena.
Bestalde, aipatu Kamel Ziani kirolaria omendu zutela atzokoan Larraulen eta honek eman zion hasiera lasterketari.