400 lagun baino gehiagok burutu zuten 2017ko Zirkuituko lehen mendi martxa luzea. 45 kilometroko ibilbidea prest zuten Aizkardikoek eguraldi onarekin batera eta benetan giro bikaina izan zen atzokoan. Adarra izan zuten azken tontorra partaideek eta gogorra egin arren, gehienek gustora igo zuten Leitzaranen sartu aurretik.