>

Blogs

Ekonomiaren Plaza

Ekonomiaren plaza

Crisis? What crisis? (VI) Pentsioak

Bai gai potoloa hau.

Espainian orain 9 milioi pentsiodun (biztanleriaren seirena) eta 16 milioi landun daude gutxi gorabehera. Euskal Autonomi Erkidegoan 0,5 milioi pentsiodun eta 0,9 milioi landun gutxi gorabehera. Hemendik 40 urtetara, 16 milioi pentsiodun (biztanleriaren herena) eta 20 milioi landun inguru izango dira. Imajinatzen al duzu zein gizarte izango den gurea adin askoko pertsona askorekin? Pentsa datorren “Armageddon”. Sarritan aipatzen da lanaren produktibitatea igotzen denez arazo hori ez dela izango, baina nahiz eta zati batean horrela izan, produktibitatearen igoerak ez du arazoa konpontzen (ikus hemen).

Duela gutxi adituen komiteak pentsioei buruzko txostena entregatu berri du (ikus hemen txosten osoa; hemen laburpena eta hemen komite horretako batzuren desadostasunak). 42 orri ditu eta zati handi bat ez da irakurterraza. Aldaketa sakonak proposatzen ditu egungo sisteman eta “oso azkar” datorren urteetakoa aurreikusirik: “Baby boom”eko belaunaldiak mailaka jubilatzen hasiko dira. Horrekin batera jendea, zorionez, urte gehiago biziko da. Krisiak arazo hau areagotu du, kotizatzen dutenen kopurua murriztu denez.

Txostenak dioenean sartu baino lehenago komeni da oinarrizko bi ezaugarri aipatzea pentsio-sistemari buruz:

  • Gure pentsio-sistema banaketako sistema da. Horrek esan nahi du lanean dabiltzanak ordaintzen dutenekin estaltzen direla egungo jubilatuen pentsioak: errenta birbanatzen da. Beraz, gaurko langileek ordaintzen dutena gaurko pentsiodunek jasotzen dute. Noski, gaurko langileek espero dute etorkizunean pentsioa jasotzea, baina pentsio hori etorkizunean lanean ari direnek ordainduko dute.
  • Gainera, prestazio jakinekoa da. Horrek esan nahi du erretiroko lehenengo pentsioa oinarri arautzailea deiturikoaren ehunekoa jakin bat dela. Horretarako kalkulu- arauek kontuan hartzen dituzte kotizatu diren urte-kopurua, kotizazio-oinarria eta erretiro-pentsiora jasotzeko falta diren urteak.

Azken urteetan egin dira hainbat erreforma: erretiro-adina igo, hasierako pentsioa kalkulatzeko urte-kopurua handitu, pentsio osoa jasotzeko urte-kopurua igo eta abar. Hala ere, ez da nahikoa izan.

Beno, goazen ikustera zer dioen txostenak hasieran aipatutako arazo horri aurre egiteko. Adituei eman zaien agindua izan da pentsio-sisteman egin behar diren aldaketak proposatzea, abiapuntua sistemaren oreka izanik. Hau da, sistemak, berak bakarrik, bere sarrerekin, gastuak estaltzeko gai izan behar du. Hau kontuan izatea oso garrantzitsua da, aurrerago aipatuko dudan bezala. Bideragarritasun-faktorea da oinarri-oinarrizko elementua txostenean. Bi faktore ditu bere gain, bata demografikoa, ekonomiko-finantzieroa bigarrena.

  • Erretiro-pentsio berri guztien belaunaldien arteko ekitate-faktorea (gazteleraz, FEI Factor de Equidad Intergeneracional). Jendea zenbat eta gehiago bizi, orduan eta FEI txikiagoa eta, noski, pentsio txikiagoa. Zer da FEI?

Izendatzaileak esaten du bizi-itxaropena zein den orain. Zenbakitzaileak bizi-itxaropena zein den hemendik s urtera. Normalean azken hau handiagoa denez FEI 1 baino txikiagoa izango da eta, pixkanaka, jaisten joango da. Adibidez, 2046an jubilatuko den batena 0,8230 da (zifra hau ez da behin-betikoa): %17,70eko beherapena dakar.

Proposatutako pentsioa, pentsioa jasotzen den unean bakarrik eta aldi batean kalkulatzen da. Ondorengoa litzateke:

non hasierako pentsioa oinarri arautzaileen bitartez, egungo legeen arabera, egokituko litzatekeen pentsioa den.

Honek pentsioa jaisten du? Ez, nahitaez. Beraiek egindako kalkuluen arabera, pentsio erreala ez litzateke jaitsiko, oinarri arautzailea FEI jaisten dena baino gehiago igotzen delako (urte gehiagotan kotizatu delako, …).  Noski, alderantzizkoa gertatzen bada, eta oinarri arautzailea FEI jaisten dena baino gutxiago igotzen bada, orduan proposatutako pentsioa jaitsiko da. Dena den, ez dago zalantzarik  proposatutako pentsioa hasierakoa baino txikiagoa izango dela. Hau guztia adibide batekin garbi ikus daiteke:

 

Urtea

0

1

2

3

4

5

Hasierako pentsioa

1.000€

1.010,00€

1.020,10€

1.030,30€

1.040,60€

1.051,01€

Proposatutako pentsioa

1.000€

1.002,73€

1.005,51€

1.008,46€

1.011,46€

1.014,54€

Adibide honetan hasierako pentsioa %1 igotzen doa (kontuan izan ezazu, azken urteotan, batez beste, ia %2 igo dela oinarri arautzailea) eta FEI txostenetik hartu dut. Emaitza garbia da: proposatutako pentsioa hasierakoa baino txikiagoa da, baina proposatutako pentsioa igotzen doa. Noski, proposatutako pentsioa jaitsi daiteke ere, lehen esan bezala, oinarri arautzailea gutxi igotzen bada.

 

  • Pentsio guztien urteko errebalorizazio faktorea (gazteleraz, FRA Factor de Revalorización Anual). Gorago kalkulatu den proposatutako pentsioa urtero gaurkotzen joango da FRAren arabera. Zein itxura dauka FRAk? Aurrekoa baino formula zailagoa da (gogoan izan formula hau oreka egoeratik eratortzen dela; sarrerak eta gastuak berdinak behar dute izan ziklo ekonomian zehar, gora beherak pasa ondoren):

Zenbat errebalorizatuko dira pentsioak, hau da, zenbat izango da g pentsioen hazkunde-tasa? FRA inflazioaren arabera (+, eragin positiboa izango du pentsioen igoera-tasan), sarrera errealen hazkundearen arabera (+), pentsioen kopuruaren hazkundearen arabera (-, eragin negatiboa izango luke pentsioen igoera-tasan), ordezte-eraginaren ondorioz (urtero sartzen diren pentsiodunak ateratzen direnen pentsio desberdinak dituztelako) sortu den batez besteko pentsioen hazkundearen arabera (-), eta sistemaren superabitaren (edo defizitaren) arabera (+). α parametroak zikloan zeharreko doikuntza adieraziko luke superabitak edo defizitak gertatuko balira (zein azkar bueltatu behar den orekara). Adibidez, sistema orekan badago eta sarrera errealen eta pentsio kopuruen hazkundea berdina bada, pentsioak inflazioaren arabera igoko lirateke (ordezte-eragina alde batera utzirik). Baina, bestalde, sarrera errealak %1 igotzen badira eta pentsioen kopurua %1,5, orduan ziurrenik pentsioen igoera inflazioa baino txikiagoa izango litzateke.  Gainera, zikloan zehar sor daitezkeen gora beherei aurre egiteko Erreserba Fondoa legoke.

 

Garbi dago zein izango den erreformaren ondorioa: pentsioa jasotako soldataren arabera jaitsiko litzateke. Une honetan ratio hau %55 inguruan dabil Espainian; Eurogunean %45 eta Europako Batasunean %43,5, gutxi gorabehera. Orain arte egindako erreformak kontuan hartuz bakarrik, 2050 urtean %46,4 izango litzateke Espainian, eta %39 Eurogunean eta %37 Europako Batasunean (ikus Europako Batasuneko “The 2012 Ageing Report” hemen). Noski, erreformak hau murriztuko luke.

Hori al da istorio guztia? Ez. Txosten bertan aipatzen da pentsio-sistemak ere beste iturri finantzieroak egon daitezkeela, zergak eta zorra, nagusiki. Eta noski, kotizazio-tasak ere igo daitezke. Horrek eztabaida zabalago batera garamatza: zeintzuk dira etorkizunean nahi ditugun pentsioak? Noski, honetara esleitzen dugun esfortzua ez dugu beste lehentasunetara dedikatuko.

Zer esan Euskal Autonomi Erkidegoari buruz? Antzeko arazoa daukagu, agian pixka bat okerrago. Horrekin batera, azkenaldi honetan ere eztabaidatu da zer gertatuko litzatekeen baldin eta EAEk bere gain hartuko balu pentsioen eskumena. Gutxi gorabeherako datu bakan batzuk aipatuko ditut. 2011n EAEn sarrerak 6.219,5 milioi euro izan ziren eta gastuak 7.547,0 milioi. Aldiz, 2005ean sarrerak 5.016,1 milioi euro izan ziren eta gastuak 5.339,4 milioi euro. Beraz, defizit hori areagotzen joan da azken urteetan (ikus hemen). Kontuan izan ere, 2012an Espainiako Gizarte-Segurantzak 10.131 milioi euroko defizita izan zuela (ikus hemen).

Ez da harritzekoa ekonomiak “beti” albiste txarrak ematerakoan “dismal science” ezizena jasotzea (Thomas Carlylek aipatu zuen lehen aldiz 1849an). Thomas Robert Malthus apaizak eta ekonomistak beste edonork baino gehiago egin du izen hori guztiz “merezia” izateko.

Beno, eta horrela bukatzen dugu aurtengo ikasturte akademikoko “Ekonomiaren Plaza” bloga. Hiru blogkideentzat oso esperientzia aberasgarria izan da benetan. Zuetako batzuk esan diguzue atsegin duzuela blog hau. Eskerrrrrrrrik asko guztioi hor izateagatik!!!!

 

Temas

Hausnarketa eta eztabaida gure errealitate ekonomikoaz /Reflexión y debate sobre nuestra realidad económica

Sobre el autor

"Donostiako Deustu Business Schoolen eta Lehiakortasunerako Euskal Institutoan, Orkestra-n, dihardugun lau unibertsitate irakasle eta ikertzaile gara. Blog hau sortzera bultzatu gaituena zera da: modu ulerterraz, zorrotz, kritiko eta burujabean egindako hainbat gai ekonomikori buruz gogoetak plazaratzea, gai horiek gure bizitzan eta gu parte garen gizartearenean eragin handia dutelakoan". --------------------- "Este blog pretende reflexionar sobre diferentes cuestiones económicas que nos afectan como personas y como sociedad, de una manera divulgativa, rigurosa, crítica e independiente. Somos cuatro profesores que desarrollamos nuestra actividad académica en la Deusto Business School en su campus de San Sebastián y en el Instituto Vasco de Competitividad, Orkestra. Blog sobre economía de Asier Minondo, Iñaki Erauskin, Bart Kamp y Jon Mikel Zabala".


junio 2013
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930