>

Blogs

Ekonomiaren Plaza

Ekonomiaren plaza

Ekonomia 2014tik 2015era

@InakiErauskin

 

2014 urteari buruzko azken datu ekonomikoak duela gutxi atera dira bai Espainian eta bai Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE). Zer diote? Espainiakoari buruz duela gutxi azterketa interesgarria egin du Angel Labordak El País egunkarian (ikus hemen).

Espainian Barne Produktu Gordina (BPG) %1,4 hazi zen 2014. urtean eta %1,2 EAEn. Hiruhileko batetik bestera izan diren hazkunde-tasak begiratuz, Espainiak azken 6 hiruhilabetetan izan ditu bilakaera positiboak; EAEk azken 5 hiruhilabetetan. Are gehiago, albiste ona da hazkunde-tasak gorantz doazela, 1go Irudian ikus daitekeenez, bai Espainian bai EAEn. Baina, noski, oraindik krisia aurretik baino okerrago gaude BPGari dagokionez, 6 puntu portzentual beherago gutxi gorabehera.

 

 Iturria: INE, Eustat eta neronek landua.

 

Hazkunde-datu positibo horiek dakarten albiste ona enplegu-sorrera da. Espainian dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuen kopurua %1,2 hasi zen 2014. urtean, BPGrena baino pixka bat gutxiago (%1,4); EAEn, aldiz, %0,3 izan da soilik, BPGren hazkundearen oso atzetik (%1,2). Desberdintasuna nabarmena da EAEn. Zergatik? Sektoreei begiratzen badiegu, zerbitzu sektorean BPG %1,5 hazi zen eta enplegua %1,1 EAEn. Aldiz, industria eta energiaren sektorearen portaera oso bestelakoa izan da. BPG %1 igo zen 2014an, baina dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuen kopurua %1,8 jaitsi zen! Hori aztertu beharra dago, bereziki industriak EAEn duen garrantzia kontuan izanda. Aldiz, Espainian industriaren BPGren hazkundea %1,5ekoa izan zen eta dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuen kopurua %0,4. Orokorrean, Espainiaren kasuan hazkundea balio erantsi eta ekoizkortasun txikiko jardueretan oinarritu da, aurreko datuak dioten bezala; horrek, noski, lan prekarioa eta soldata txikiak dakar. EAEn ere ziurrenik hori gertatzen ari da zerbitzuen sektorean. Epe laburrean agian beharrezkoa da hau horrela izatea, baina epe ertain eta luzean aldatu beharra dago. Gure energiak orain hor jarri behar dira …

 

Twitter: @InakiErauskin

 

Temas

Hausnarketa eta eztabaida gure errealitate ekonomikoaz /Reflexión y debate sobre nuestra realidad económica

Sobre el autor

"Donostiako Deustu Business Schoolen eta Lehiakortasunerako Euskal Institutoan, Orkestra-n, dihardugun lau unibertsitate irakasle eta ikertzaile gara. Blog hau sortzera bultzatu gaituena zera da: modu ulerterraz, zorrotz, kritiko eta burujabean egindako hainbat gai ekonomikori buruz gogoetak plazaratzea, gai horiek gure bizitzan eta gu parte garen gizartearenean eragin handia dutelakoan". --------------------- "Este blog pretende reflexionar sobre diferentes cuestiones económicas que nos afectan como personas y como sociedad, de una manera divulgativa, rigurosa, crítica e independiente. Somos cuatro profesores que desarrollamos nuestra actividad académica en la Deusto Business School en su campus de San Sebastián y en el Instituto Vasco de Competitividad, Orkestra. Blog sobre economía de Asier Minondo, Iñaki Erauskin, Bart Kamp y Jon Mikel Zabala".


marzo 2015
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031