Zortzi izar – Ocho estrellas >

Blogs

Ibon Gaztañazpi

Alakrana

Zortzi izar – Ocho estrellas

Lehorrean bezalaxe Itsaso zabalean ere ilunak ekartzen du eguneko unerik lasaiena. Iaio afaltzen dugu. Angel eta sukaldeko bere taldeak hiru plater prestatzen dizkigute gauero eta hutsik egin gabe hirurei heltzen diegu. Arraunean ez dakit, ez naiz halako putzutan sartuko, baina mahaiean behintzat oriotarrak bermeotarren aurretik gara nabarmen, gutxienez lau traineruko aldearekin. A ze jankadak egiten […]

Erria txikota, txo! – Arria chicote

Hamahirugarren eguna dugu Alakranan eta dagoeneko baporeko bizimodura egokitu gara. Hasieran gure arreta pizten zuten hainbat kontu guztiz arruntak bihurtu zaizkigu bi aste eskas pasa ondoren. Adibidez, dagoeneko ez gara harritzen ogitartekoaren garaian jantokira jaitsi eta sukaldaria eta marinelak elkarri asto beltzarenak eta bi esaten entzuten ditugunean. Ontziratu ginenean une batetik bestera mutur joka hasi […]

Ostiral bazkalondoa – Viernes después de comer

Ostiral bazkalondoa Ostiral bazkalondoa da eta ospatzeko video koxkor bat atondu dut gure ibilerekin. Bitan banatu behar izan dut. Ez zabarkeriz, baizik eta hemen interneterako konexioz justu gabiltzanez, astunegia zelako pieza bakarrean bidaltzeko. Esan bezala ostiral bazkalondoa denez, oso pozik gaude, literatura astunetan murgiltzeko batere gogorik gabe. Momentu honetantxe ari dira kubiertan arrantzaleak sarea jasotzen, […]

Inutila – Marinero de mierda

INUTILA Aspaldi ez naiz gaur bezain inutila sentitu. Eta oraintxe esango dut zergatik. Telebistarako grabatzen ari garen erreportajearen gidoiak hala eskatuta, sarea jasotzera joan gara goizean Serafin eta biok. Dani kamararekin geratu da, gure joan etorriak betikotzen ditxosozko aparailu digitalean. Maleta zarpailean nituen erroparik zaharrenak hartu, eta hantxe joan naiz sarea alatzera (horrelaxe esaten diogu […]

Larunbat gaueko sukarra – Fiebre del sábado noche

Gaur larunbata da, hemen, Prantziyan eta baita Filipinetatik haruntza ere, gure amona zenak esango lukeen bezala. Gure gaurko martxari erreparatuta, baina, berdin berdin izan zitekeen asteartea, asteazkena, astelehena edo edozein asteegun buruzuri. Kaleko bizimodu ziblizatuaren parametroekin alderatuta, gure Alakrana honetan ez da ezertan antzematen larunbata denik, besteak beste, atunontzietan astelehenetan bezala lan egiten delako larunbatetan […]

Laugarren Eguna

Lau egun oso pasa dira Seychelletako badiatik irten ginenetik eta baporeko bizimodura ari gara ohitzen. Ze erremedio! Hau ez da lehorra, eta nahita ere, ezingo genuke dena pikutara bidali eta beste norabaitera alde egin. Alde horretatik, kartzela baten antza du Itsaso zabalean dagoen ontziak, eta Alakranaren karelak zehazten du egun hauetan gure mugimenduaren eta gure […]

Urrutira begira / Mirando el horizonte

Euri-zaparradaren erdian itsasoratu ginen igandean Seychelletako Victoria Portutik, iluntzeko bost eta erdiak aldean. Iluntzekoak bai, izan ere, paraje hauetan arratsaldeko sei eta erdietarako zeharo iluntzen du eta goizeko seitarako bete-beteko eguzkiak bazter guztiak argitzen ditu. Itsasoan hogeita hamar ordu inguru daramatzagu, eta gauza askok piztu dute gure arreta. Hasteko, ontziak berak. Alakranak 106 metro luze […]

ITSASORA!!

Modu telegrafikoan idatzi beharrean naiz. Gaur, igandea, urriaren 13a itsasoratuko gara. Arrain deskarga oraintxe bukatu dute Alakranan eta itsasora ateratzera goaz.Batek daki noiz arte. Orain, Serafin, Dani, Juan eta laurok hemengo Cybercafe oso kurioso batera etorri gara albistegietarako bidalketa egitera. Uste dudanez, eta hori blog hau inork irakurtzen badu nik baino hobeto jakingo du, arazorik […]

octubre 2013
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031