Burgoseko Katedralean eta Fromistaruntz | Anne Etchegoyen, viaje a Compostelle >

Blogs

Anne Etchegoyen

Anne Etchegoyen, viaje a Compostelle

Burgoseko Katedralean eta Fromistaruntz

Astebukaera honetan Burgosera iritsi naiz eta nola ez, katedral zoragarria bisitatu dut. Kontsultatu dudan informazioa dioenez, eraikina 1221. urtean burutzen hasi ziren, Fernando III-ren (Santua) garaian, 1260ean konsagratua izan zelarik. Eraikinak Frantziatik etorritako eredu gotikoak bereganatu zituen. Fatxadak, esaterako, Pariseko eta Reimseko katedralen egiturak jarraitu zituen eta barneko alzatuak, berriz, Bourges-eko katedralarenak bereganatzen ditu.

Ondorengo mendeetan ( XV eta XVI mendeetan) handitze eta apainketa prozesuak izan zituen. UNESkok 1984ean, giza ondarea izendatu zuen. Eraikina, bai kanpotik zein barnetik, kultorako tenplu bikaina bezala antzematen da. Inspiraziorako eta barne introspekziorako gunea bilakatuz. Egunotan, ibilbideari jarraikiz Fromistara iritsiko naiz. Eskuartean dudan informazioak adierazten didanez, Fromistan Europako erromaniko estilo esanguratsuenetakoa den San Martin de Tours-eko eliza bisitatzeko parada izango dut. Eta une hori noiz iritsiko den irrikiz nago.

Eliza honen lehen berriak 1066. urtean izan ziren. Bertara gerturatzen naizenean mendeak eta mendeak, gertaerak eta bizipen desberdinak bizi izan dituen eraikin zoragarria izango dut ikusgai. Baina hori gertatu aurretik, atzoko egunean Kilometroan, euskararen ospakizun egunean, ibili ziren milaka pertsonen antzera, oraindik kilometro ugari oinez burutzea geratzen zait…

 

 

Temas

Proyecto musical sobre los caminos de Santiago

Sobre el autor

Cantante y compositora vascofrancesa ha logrado ser disco de oro en Francia con un repertorio fundamentalmente de canciones en euskera. Su video-clip “Hegoak” en el que reinterpreta el “Txoria Txori” de M. Laboa obtuvo en el canal You Tube más de 700.000 visitas. Sus versiones de la música tradicional vasca junto a composiciones propias interpretadas con su voz lírica y acompañada de la coral masculina Aizkoa sorprenden al público a ambos lados de la muga. Inicia este mes de septiembre su nuevo proyecto musical 'Compostelle'.


octubre 2015
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031