Hemendik hilabetera eskas, Hondarribian urteko jai nagusiak ospatuko ditugu, Ama Guadalupekoaren omenetan. Hemendik hilabete eta erdi pasatxora, berriz, Oñatin festaburu dute San Migelez. Hondarribia eta Oñati, beraz; Lupe eta Migel, konparazio baterako… Badirudi, jendeek eta mendeek aurrera egin ahala, lagunartean gozatzeko, jolas entretenigarri manera berriak sortu behar direla aldiro (konforme, erdizka); baina, lotsatu egiten garela […]