Muñoz Seca jauna, Don Pedro, Madrilen bizi zen gazterik, teatrogintza komiko satirikoan lanean. Bera bizi zeneko etxeko atezain, senar-emazte maitagarri adindu parea tokatu zitzaion; eta atxikimendu handia zien, antza, teatrogile txorrotxak. Egun batean, hala behar eta, emaztea hil egin zen; egun asko baino lehen, baita senarra ere, gaitzez baino nahigabez gehiago, elkar hain maiteak izaki […]