Abuztuak gaur du azken eguna: akabo oporrak, bidaiak eta bisitak jende askorentzako. Sartu da bakoitza, eta beharrik, bere eguneroko lan ildoan, egitekoen arrastoan. Gehientsuenek, izan ere, lanari bakea eman alde, jaiak hartuak zituen oraintxe arte, ohitura aspaldikoaren legera, uztailez ez bazen abuztuz, hamabost edo hogeitaka egunetan, nork bere atseginetarako. Osasuna, bakea eta lapiko betea. Ondo. […]