BI AMONEN ESANA >

Blogs

Jesus Mari Mendizabal

Bai Horixe - Bizargorri

BI AMONEN ESANA

Abuztuak gaur du azken eguna: akabo oporrak, bidaiak eta bisitak jende askorentzako. Sartu da bakoitza, eta beharrik, bere eguneroko lan ildoan, egitekoen arrastoan. Gehientsuenek, izan ere, lanari bakea eman alde, jaiak hartuak zituen oraintxe arte, ohitura aspaldikoaren legera, uztailez ez bazen abuztuz, hamabost edo hogeitaka egunetan, nork bere atseginetarako. Osasuna, bakea eta lapiko betea. Ondo. […]

EPITAFIO HARENA

Muñoz Seca jauna, Don Pedro, Madrilen bizi zen gazterik, teatrogintza komiko satirikoan lanean. Bera bizi zeneko etxeko atezain, senar-emazte maitagarri adindu parea tokatu zitzaion; eta atxikimendu handia zien, antza, teatrogile txorrotxak. Egun batean, hala behar eta, emaztea hil egin zen; egun asko baino lehen, baita senarra ere, gaitzez baino nahigabez gehiago, elkar hain maiteak izaki […]

PUXIKA-AZIOA

Hitz berri bat plazerez plazaratzera nator gaurkoan: puxikazioa. Puxika-azioa edo globalizazioa. Globalizazioa esanda, izan ere, euskaldun arruntok apenas argirik ezer ulertzen dugun: denon zerbait handia; demaseko gure zera;  munduak munduan munduari lagundu… Puxika-azioa esanda, ordea, askoz ere argiago ageri zaigu gehienoi nozioa: baldin puxika (edo bixika) bada urde zerri zikinen maskuria, globoa, pixontzia, eta baldin […]

LUPE ETA MIGEL

Hemendik hilabetera eskas, Hondarribian urteko jai nagusiak ospatuko ditugu, Ama Guadalupekoaren omenetan. Hemendik hilabete eta erdi pasatxora, berriz, Oñatin festaburu dute San Migelez. Hondarribia eta Oñati, beraz; Lupe eta Migel, konparazio baterako… Badirudi, jendeek eta mendeek aurrera egin ahala, lagunartean gozatzeko, jolas entretenigarri manera berriak sortu behar direla aldiro (konforme, erdizka); baina, lotsatu egiten garela […]

EUSKALDUNA, HITZEKOA

Mendian ez omen da arbolarik adar iharrik ez duenik. Gisa berean, ez euskaldunik ere tatxa gaberik. Gaitz gaizto asko omen dugu euskaldunok, etxe barrutik zein auzo hurbiletik sarri aditzera ematen digutenez: gatazkatsuak, handinahikoak, harroputzak omen gara…; eta, batez ere, errebes bihurri kontra-esanekoak; aurkia eta infrentzua aldiro erakusten omen dugunak; hau da, sekula eta beti baina […]

agosto 2016
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031