Stefan Zweig idazle Vienar bikainari bigarrenez irakurri berri diot “Bizantzioren konkista” narrazio historikoa. Txoramenezko atseginetan irakurri ere. Eta handixe dakart nire oraingo historia hau. Gaur egungo Istanbul Konstantinopla izandu bide zen aurretik, eta Bizantzio aurretiago. Bosforo itsasartean kokatua, Gizadiaren Ondare aspaldi deklaratua, Asia eta Europa bi zatitan banatzen dituen mugan dago, bi zibilizazioen mugondoan… 1451ko […]
Elkarrekin lagun joan berri dira lau jubilatu zahar oporrean hortik zehar. Laurak urtetan aurrera sartuak, baldinbaitere. Gazte emaneko uste osoan bikote biak, hala eta ere. Zaharrak ez omen ditu bere kopetako zimurrak ikusten; baina, «etxe zaharrak, itogin» dio gure esaera antzinako batek… Hala, lau lagunetako batek oinazea du beti belaunetan, bigarrenak min zorrotza sarri gerri-bizkarretan, […]